Iñaki Moyua izan da mural honen egilea. Iñaki 1971an jaio zen Tolosan. Bera da inauterietako euskarri eta ikono nagusienetako bat; izan ere, bera izan da Tolosako Inauterietan Ostegun Gizeneko txerrimobilaren eta Tolosako buruhandi eta erraldoien[1] egilea. Tolosarrentzat ezinezkoa da Inauterietan pentsatzea elementu garrantzitsuok gabe.
Deskribapena
Hasieran esan den bezala, lan honen intentzioa Tolosako erraldoi eta buruhandien konpartsari omenaldia egitea da. Margo lan honetan, Peio Ziri-Ziri, Catalina de Tapiaerraldoiak eta Ostiral-mehe (kokotxas) buruhandia ikusi ditzazkegu elkar. Bertan kolore argiak eta koloretsuak erabiltzen dira, Tolosako inauteriei erreferentzi moduan.