Naparzubia, Gipuzkoako Tolosa udalerrian dagoen zubia da. Oria ibaia zeharkatzen du, eta Zerkausia eta Santa Klara komentuaren artean dago. Zerkausiarekin batera Tolosako bista ezagunena da, eta Arrameleko zubiarekin batera udalerriko zubi enblematikoena.
Herrigunetik Nafarroa aldera joateko edo Nafarroatik zetozenentzat Oria ibaia pasatzeko betidaniko zubia da. Ibaian beherago dagoen Arrameleko zubia bezalaxe, XII. mendean jada harrizkoa zela uste da. Hasieran lau begi zituen eta XVIII. mendean bosgarren bat gehitu zioten. Harlanduzko bi zubi-branka sendo ditu erdialdean eta txikiago bat ibaiaren ezkerraldean. Arkuak desberdinak dira eta kareharri grisez eginak daude. Behin baino gehiagotan birmoldatu eta zabaldu izan da.
Ikus gainera
Kanpo estekak