1781-1785 artean gaur egungoa eraiki zen, antzinakoa zegoen lekutik 50 metro ibaian behera, alegia, egun dagoen lekuan.[1]
Eraikuntza oso polemikoa izan zen, Udalak zubi berria eraikitzea eskatu arren Gipuzkoako Foru Aldundiak ez baitzuen horren beharrik ikusten eta antzinakoa manten zedin nahi baitzuen.
Halere, azkenean Gipuzkoako Aginteak baimena eman eta zubi berria eraikitzeari ekin zitzaion. Antonio eta Julian Uzkudun anaiek eraiki zuten, eta Francis o Perez de Hoyo burgostar arkitektoak proiektatu. 128.883 errealeko kostua izan zuen. Hasiera batean 4 arkuduna izan behar zuen, baina Udalak Naparzubia berria 5 arkuduna proiektatu zuela jakin zenean, zubi honi ere beste arku bat gehitu zitzaion. Garai honetan ziurrenik antzinako zubia erakutsi zen.
XX. mendearen erdialdera hormigoiez egitura zabaldu eta harrizko petrilak kendu zitzaizkion.