Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea

Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Donejakue bideak: frantses bidea eta Espainia iparraldeko bideak Donejakue bideak: frantses bidea eta Espainia iparraldeko bideak
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaGipuzkoa
Arkitektura
Azalera1.187,43 ha
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia669bis-003
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Euskal Herriaren barnealdeko Done Jakue bidea, baita Euskal Done Jakue bidea edota Baionako ibilbidea izenez deitua ere, X-XIII. mendeko ibilbide garrantzitsuena izan zen. Kostaldeko Done Jakue bidea normandiar bikingoen erasopean zegoenez eta hegoaldean Frantziar Done Jakue bidea izenez ezagutzen dena arabiaren menpean zegoenez, Baionako ibilbidea Compostelara zihoazen erromesentzat biderik seguruena bilakatu zen.

Gainera, 1099an Alfontso VI.a Gaztelakoak emandako Miranda de Ebroko Forua (Miranda udalerria Ebro ibai eta Logroño hiria derrigorrezko pasabideak baitziren) nahiz Alfontso VIII.a Gaztelakoak ibilbidea Errege Bidea bilakatzeak, erromesak bertatik gehiago igartzea ekarri zuen. Antso III.a Gartzeitz Nagusia Nafarroakoak Nájera, Logroño, Cellorigo eta Briviesca udalerriak konkistatu ostean, Euskal Herriaren barnealdeko ibilbideak Frantziar-Nafar Donejakue ibilbidearen alde gainbehera jasan zuen.

Halere, gaur egun, erromesek ez dute jatorrizko ibilbidea erabiltzen, Miranda de Ebro udalerrian sartu aurretik Haro udalerrian barna hegoalderantz Santo Domingo de la Calzada udalerrira baitoaz. Aldaketa hau gaur egungo ibilbidea bidaiari nahiz erromesentzat antzinakoa baina askoz ere hobekiago prestatua eta adierazia dagoelari zor zaio.

Dena den, bai Santo Domingo de la Calzada udalerrian Haroko ibilbidea hautatu, bahiz Burgos hirian Miranda de Ebro ibilbidea nahiago izan, erromesek gehienetan Frantziarren Done Jakue ibilbidera iritsiko dira. Arrazoi honengatik ibilbide honi batzuetan Euskal-Frantziar Done Jakue ibilbidea deitu ohi zaio.

Ibilbidea

Haroko ibilbidea

Biztanleria Probintzia Santiagorako distantzia (Km) Webgunea
Irun Gipuzkoa 772 [1]
Oiartzun Gipuzkoa 764 [2]
Astigarraga Gipuzkoa 754 [3]
Hernani Gipuzkoa 750 [4][Betiko hautsitako esteka]
Andoain Gipuzkoa 743 [5]
Villabona Gipuzkoa 737 [6]
Tolosa Gipuzkoa 729 [7]
Ordizia Gipuzkoa 715 [8]
Beasain Gipuzkoa 712 [9]
Segura Gipuzkoa 704 [10]
Zegama Gipuzkoa 699 [11]
Zalduondo Araba 685
Erdoñana Araba 682
Agurain Araba 679
Ezkerekotxa Araba 672
Burgu Araba 661
Gasteiz Araba 649 [12]
Argantzon Trebiñu 629 [13]
Burgeta Trebiñu 624 [14]
Estabelu Araba 622 [15]
Berantevilla Araba 606 [16]
Zanbrana Araba 602 [17]
Buradon Gatzaga Álava 596 [18]
Briñas Errioxa 591
Haro Errioxa 586 [19]
Zarratón Errioxa 578
Cidamón Errioxa 575
San Torcuato Errioxa 573
Bañares Errioxa 571 [20]
Santo Domingo de la Calzada Errioxa 566 [21]

Miranda de Ebroko ibilbidea

Biztanleria Probintzia Santiagorako distantzia (Km) Webgunea
Irundik Burgetara aurreko ibilbidearen berdina Gipuzkoa eta Araba
Estabelu Araba 574 [22]
Miranda de Ebro Burgos 563 [23]
Orón (Miranda de Ebro) Burgos 560
Ameyugo Burgos 553 [24]
Pancorbo Burgos 547 [25]
Zuñeda Burgos 534 [26]
Grisaleña Burgos 531 [27]
Cameno (Briviesca) Burgos 526 [28]
Briviesca Burgos 536 [29]
Quintanavides Burgos 522 [30]
Burgos Burgos 492 [31]

Saiatzeko aldaera

Aldaera hau Gipuzkoan dago. Oria ibaiaren arroko ezkerraldeko mendietan barna doa. Aldaerak ibilbide nagusia Hernanin utzi eta Zerain udalerrian berriz berrelkartzen da, Seguratik kilometro batzuetara (gida batzuen arabera ibilbide nagusia Zeraindik pasatzen dela aipatzen dutela kontutan izan behar da). Aldaera honek Saiaz izeneko Alkatetza Nagusitik hartzen du.


Kanpo estekak