Talaia ibilbideaGipuzkoako kostalde osoa zeharkatzen duen ibilbidea da, berez, Gipuzkoa osoaren itzulingurua burutzen duen GR 121 ibilbidearen barnean dago, baina kasu honetan, ibilbide horretako iparraldeko edo kostaldeko zatia bakarrik hartzen du. Izena euskal balezaleek kostaldean urrira baleen etorrera so egiteko erabili ohi zituzten talaiei zor die.