GR 38

Ardoaren eta arrainaren bidearen mapa.

GR 38 edo Ardoaren eta arrainaren bidea Oion (Arabar Errioxa, Araba), Bizkaiko Bermeo, Lekeitio eta Ondarroako herriekin lotzen duen ibilbide luzea da. 120 kilometrotako luzera du eta sei-zazpi etapetan dago banaturik. Durango eta Oion artean bidea bakarra da, hortik adar desberdinak ateratzen direlarik: adar bat Bermeorantz doa eta beste bat Ziortza-Bolibarrera, azken udalerri honetan berriz banatzen delarik bidea Lekeitio eta Ondarroara doazen adarretan.

Arabar Errioxa Bizkaiko kostaldearekin lotzen ditu bideak, Urkiolako mendatea gurutzatuz.

Etapak

Ibilbidean bisitatuko edo zeharkatuko diren lekuak hauek dira:

Oion - Guardia (17.5km) : Mahastietako Ama Birjina, Jasokunde Andremariaren parrokia, Ebroko Bide Naturala (GR 99), Mantibleko zubi erromatarraren arrastoak, San Ginés erreka, Campillar, Lapuebla de Labarca (GR120 – Ignaziotar bidea), Carravalseca, Carralogroño aintzira, Prao de La Paul-en putzua, Guardiako udal pilotalekua ondoan amaitzen da etapa.[1]

Guardia - Albaita (22.7km) : La Hoya historiaurreko aztarnategia, Toro mendatea, Gazteluko Gurutzeko saihesbidea, Egako harana, GR 1, Lagrango ikuztegia, Santa Marina ermita, Lañu, Las Gobaseko haitzulo artifizialak, Albainako partzela.[2]

Albaita - Estibaliz (23.2km) : Paritza herrixka, Saseta, Ayuda ibaiaren arroila, Okinako errota zaharra, Okina, Gasteizko Terminoko mugarri, Gasteizko mendietako mendi-hegalak, GR 25 (Arabako Lautadako Itzulia), Ureztatze-putzua, Andollu, "La Avenida" bidexka, Donejakue bidea (Villafranca parean)[3]

Estibaliz - Otxandio (37.5km) : Estibalizko Andra Mariren santutegia, Oreitiako zubia, Arbuluko iturria eta San Martin Tourskoaren eliza, Uribarri Ganboako urtegia, Mendibil, Zadorra ibaiaren ubidea, Amarita, Urbina, Legutioko geltoki zaharra, Larrabeako golf zelaiaren aldea, Legutioko Kristoren arkua, Albinako urtegia, Mirugain mendia, Otxandio.[4]

Otxandio - Durango (19.5km) : Urkiola ibaia, Oleta, Illuntxoko pagadi lepatuak, Otxandioko Morgaola auzoa, Errosarioleku, Maltsaso mendi, Armora mendi, Itzinzelaitxiki, Urkiolako santutegia, Abad eta Paduako Antonio santuen tenplua, Gurutze Santuaren ermita, Santigaztelu baserria, Untzillatx, Elosu lepoa, San Martin ermita, Mañaria, Lexartzako etxeak, Mañaria ibaia, Mendiola auzoa, Etxano auzoa, Durangoko Tabira parkea eta San Pedro eliza.[5]

Durango - Gernika (29.7km) : Uribarriko Andra Mariaren basilika, Ibaizabal ibaia, Ezkurdia Plaza, Juan Zumarraga kalea, Iurretako elizatea eta plaza, Amatzako San Martin baseliza, Momoitioko San Juan ermita, Santa Katalina ermita, Oiz mendiaren hegoaldeko magala, Lasiar atsedenlekua, Maumeko baserriak, Astakurutzeko bidegurutzea, Astoagako galtzada, Maskakorta, Ganbe baserri Ganbeko elurzulo zaharra, Golako ibaia, Ikadia errota, Albiz, Mendatauri, Elexalde-Mendata, San Joan ermita, San Lorentzo ermita, Berrekondo erreka, Gernika-Lumo.[6]

Gernika - Bermeo (19.1km) : Errege Bide zaharra, San Kristobal ermita, Urdaibaiko dorre zaharra, Atxetako kobazuloa, Baldatikara doan auzo-errepidea, Upeta erreka, Urrutxuriena baserria, Matxagamatzarra auzoa, Bizkaiganeko mendilerroa (Karabizurieta mendia), Altamira, Txirapozu jauregia, Mape erreka, Alarbingoikoa errota, Sorbituaga-Arriatarako iruinarria, Goierri auzoa, Urkiobe, Sollubeko mendilerroko Katillotxu, Demiku auzoa, Kurtzioko ermita zaharberritua, Bermeo.[7]

Badira beste bi iristeko kokapen aldaerak: Lekeitio eta Ondarroa.[8]

GR 38.1 edo Ziortza - Lekeitio Santutxutik (7b) (21.5km) : Ziortzako kolegiatik abiatuta, Erdi Aroko galtzadatik Bolibarko herrigunera jaitsiko gara, erromesen bidea kontrako noranzkoan eginez. Ondoren, Bedartzandiko kareharrizko mendilerrora igoko gara, Lea-Artibai ibaien arroen eta bokaleen ikuspegi zabalaz gozatzeko. Jaitsieran, beste aldeko bidegurutzean Santutxuko ermita aurkituko dugu; GR 38.1 saihesbidetik Lekeitiora iristeko ezkerreko bidetik jarraituko dugu. Amorotoko elizatera iritsi aurretik, sakabanatutako baserri eta auzo txikiren hainbat ondotik pasatuko gara. Handik gutxira, Lea ibaia eta Oleta eta Gizaburuaga lotzen dituen errepidea gurutzatuko ditugu. Azkenik, Lekeitiotik banantzen gaituen muinoa gainditzeko azken aldapa geratzen da.

GR 38.2 edo Ziortza - Ondarroa (7c) (23.1km) : Santutxuko ermitaraino GR 38.1 saihesbidearen ibilbideari jarraituko diogu, baina Ondarroara iristeko eskuineko bidetik aurrera egingo dugu. Sakabanatutako baserri eta pinudien artean aurrera eginez, Markina-Xemein eta Berriatuaren ikuspegiez gozatzeko aukera izango dugu. Bi-2405 errepidea zeharkatu ondoren, Merelludi auzo txikia eta San Antolin ermita igaroko ditugu; eliza hau Berriatuako lehen parrokiatzat hartzen da eta inguruan Erdi Aroko kokaleku bat egon zitekeela uste da. Kalamendi mendiaren magalean jarraituz, Ondarroako panoramikaz gozatu ondoren, GR 123arekin bat egingo dugu eta etapa amaierara arte lagun izango dugu. Azken tarte honetan, Asterrika auzotik pasatzerakoan San Lorentzoko ermita gotikoa eta iturri bat aurkituko ditugu.

GR 38.3 edo Ziortza - Lekeitio Leatik (7d) (24.5km) : Kolegiatatik, GR 38.1 saihesbidea alde batera utzi eta Donejakue bidea jarraituko dugu, Gorontzugarai gainetik eta Uriona auzotik pasatuz. Egurrezko eskailera batzuetatik jaitsi eta Gerrikaitzeko uri zaharrera iritsiko gara. Munitibarren, San Bizente elizaren ondoan, Gernikarantz doazen Donejakue bideko gezi horiak utzi, eta Lea ibaia gurutzatuko dugu, ibaiaren ibilguari jarraituz. Bertatik aurrera, ia zailtasunik gabe, ibaiak eskaintzen dizkigun ur gardenak, ur-jauzi txikiak, presak, errota eta burdinola zaharrak, eta beste paisaia ederrak ikusiko ditugu, Lekeitioko Isuntza eta Karraspio hondartzen arteko bokaleraino.

Erreferentziak

  1. Ardoaren eta arrainaren bidea : Lehen etapa
  2. Ardoaren eta arrainaren bidea : 2. etapa
  3. Ardoaren eta arrainaren bidea : 3. etapa
  4. Ardoaren eta arrainaren bidea : 4. etapa
  5. Ardoaren eta arrainaren bidea : 5. etapa
  6. Ardoaren eta arrainaren bidea : 6. etapa
  7. Ardoaren eta arrainaren bidea : 7. etapa
  8. Ardoaren eta arrainaren bidea : 7b- 7c, 7d

Kanpo estekak