Burguren sorreraren agiria galduta dago. Hala ere, geroko agiriek hiribilduaren foru-agiria 1337koa zela argitzen dute, alboko Dulantzi sortu zen urte berekoa.[5]
Tradizionalki nekazaritzari lotutako udalerria izanik, Burguk biztanle asko galdu zituen XX. mendearen bigarren erdialdean. 1990eko hamarkadatik aurrera, berriz, garraiobideen hobekuntzak eta Gasteizen hazkundearen eraginak bultzatuta, biztanle berriak erakarri zituen Burgura.
Maria Natividad Lopez de Munain Alzola[12][10][13]
2023
Jardunean
Euzko Alderdi Jeltzalea
Ondasun nabarmenak
Burguko bolatokia, Kultura Ondasun sailkatua. Herriko Eliza Nagusiaren absidetik hurbil dagoen eraikina da. Oina errektangulu formakoa da eta, hormak, harlangabez eginak. Sabaia, egurrezkoa. Aurreko aldea, hegoaldean, zabalik du eta, bertan, egurrezko hiru zutabe. Zutabeen oinetan, harri bana eta zapata bana. Teilatuak bi aldetara jotzen du eta teilatu gaineko hegia sarrerarekiko paraleloki jarria dago, zutabe lodi batzuez eutsita.[14]
Burguko 19. etxea, Kultura Ondasun sailkatua. Herriko ipar-ekialdean dago, errepidetik gertu. Oin errektangularra du eta bi solairu, behekoa eta lehena. Fatxada nagusian, beheko solairua portikoduna da: harrizko zutabeak, fuste ildokatu eta zutabeburu dorikodunak. Goiko aldea, adreiluz eta egurrez itxita dago. Teilatuak bi aldetara jotzen du eta, teilatugaina, fatxada nagusiarekin paraleloan jarria da. Teilatuko hegalen azpiak zuburuz teilatuta daude.[15]
Burguko Pikota, Kultura Ondasun sailkatua. Herriko plazan dagoen monumentua da, zutabea, lau harmailaren gainean eta prisma formako oinarria duena. Egurrezko oinarri soila, fuste laua eta zutabeburu dorikoa du. Gaineko aldean puntan bukatutako osagai konikoa du. Gaur egun, haize-orratza eta burdinazko gurutzea ditu gainean.[16][17]
Bestalde, La Burundesa autobus konpainiaren Sakanako herriak elkartzen dituen Gasteiz-Iruñea lineak geltokia Burguko Argomaiz herrian. Guztira hiru zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean. Linearen ibilbidea honakoa da:
↑Portilla, Micaela Josefa. (1967-2001). Catálogo Monumental Diócesis de Vitoria. I - IX Publicaciones del Obispado de Vitoria y de la Obra Cultural de la Caja de Ahorros Municipal de Vitoria.