Dulantzi (ofizialki Alegría-Dulantzi) Arabako erdi-ekialdean dagoen udalerri bat da, Arabako Lautadako kuadrillakoa. Gasteiztik 12 bat kilometrora ekialdera dago. Udalaren herriburua izen bereko herria dugu, eta izen bereko ibaiak zeharkatzen du herri hori.
Etimologia
Agi denez, Dulanci izenaz ezagutzen zen Erdi Aroan jada; hainbat agiritan agertzen da —1025, 1257, 1294 eta 1332an—, Dullanzi, Dulanci, Dulance eta Dullanci aldaerekin.[4] Aditu batzuek diotenez, izena Ab Asturica Burdigalam galtzadako Tullonio erromatarrarekin erlazionatuta egon daiteke, gertuko leku batean aurkitutako idazkun batean ageri den toponimoa omen denarekin, alegia.
Geografia
Gasteiztik ekialdera dagoen lautadan dago Dulantzi udalerria, Sarbil eta Larratz erreken inguruan.
1025ekoDonemiliagako goldea agirian jada ageri da Dulantzi. Bere sorrerarako arrazoien artean aldameneko herrialdeen erasoen aurkako defentsa eta antolamendua,[erreferentzia behar] eta geroz eta eskasagoa eta sakabanatuagoa zen biztanleria batzeko beharra aipatu daitezke. 1025. urtean jada, inguruan ziren herrixka batzuen biztanleek (Dulantzi, Olga, Larraza...) koroari hirigune pribilegiatu berri honen sorrera eskatu zioten.
Gaztelako Alfontso XI.akhiribildu-forua 1337kourriaren 20an eman zion, Alegría de Dulanci izenaz. Orduan, ohiko mendi hegaleko populazio gune gisa eratu zen, gailurrean gotorleku bat egonik eta maldan behera horizontalki Dulantzi ibairaino jaisten diren kaleak zituela, perpendikularrean zuzenean behetik gora igotzen diren kantoiekin.[5] Araban hiribildu izatea lortu zuten azkenetarikoa izan zen hau, Elburgorekin batera eta Zuiako Monreal baino urte bat lehenago. Azken honekin Arabako lurraldearen hiribilduen sorrera amaitu zen.
Erromatar eta Goi Erdi Aroko bidea aldamenetik igarotzen da. Sorrera urtetik aurrera, inguruko herrixketako biztanleak herri berrira joan eta demografia galera izan zuten, Aiara (egungo ermita) garai hartan herrixka oparoak, adibidez.[5] Hiribilduko muinoaren gailurreko gaztelu gotorlekua Arabako lautadakooinaztarren (lazkanotarren) indargune nagusia zen eta, horregatik, errea eta eraitsia izan zen 1443an, Arabako ermandadeen borroketan, Petri Lopez de Aiara Aguraingo jaunak lazkanotarrei eraso egin zienean, ermandadeen aliatuak baitziren. Hiribildua ere erre zuen, ermandadeen tropek babeslekurik izan ez zezaten. Harresiak gaztelu gotorlekua berreraikitzeko erabili zuten lazkanotarrek XV. mende amaieran.[5]
Dulantzira heltzen zen Errioxatik Egileta, Erentxun eta Gaunan zehar mandazainen bidea, eta bat egin Gasteiztik Agurainera eta Lizarrateko tunelera zihoan errepidearekin (toponimia txikian Salbaterrabide deituraz gorde dena).
Banaketa administratiboa
Dulantzi udalerria bi herrik osatzen dute:
Dulantzi, udalerriko herriburua.
Egileta, herriburuaren hego-mendebaldean kokaturik dagoen exklabea.
Ondasun nabarmenak
Hiri-trazadura erregularra dauka, biztanleak bertara bizitzera joan aurretik planifikatutako hiribilduetan izan ohi dena. Dulantziko hirigune historikoaren esparru arkeologikoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Kultura Ondarearen zerrenda orokorrean monumentu multzo izendapenaz kultura ondasun gisa sartua.[6] 2002ko ekainaren 4an, hirigune historikoak berak jaso zuen monumentu multzo izendapena bereizia.[7]
Erdi Arokohiribildua eratzen duten kale nagusiak bi dira: Nagusia eta Gotorlekuarena; paraleloak dira eta ekialde-mendebalde norabidea dute (Arabako hiriguneetan ezohikoa). Harresi barrutiaren bide sarea osatzeko, badira aurreko horien perpendikularrak diren beste hiru kale, parrokiarantz, goranzko zentzuan. Hirigunearen ertzetan kokatzen diren etxaldeak soilak dira, eta bikoitzak, aldiz, barrualdekoak. Etxalde bikoitz horietako etxeek fatxada bakarra dute kaleko aldean, eta atzealdea karkabako aldean. Neurri batean, hirigunearen oinplanoa,triangeluarra eta erregularra, hiru elementu nagusiren arabera ordenatzen da: harresia, gotorlekua eta eliza.
Harresia horma exentua zen baina gaur egunean ez da azalean honen aztarnarik. Hegoaldean Gotorlekua eta Eliza batzen zituen, eta azken honetatik abiatuz San Blas kaleko atzealdetik jarraituko zuen, hiribilduaren aterik nagusietariko bat zati horretan irekiko zela. Ate horretatik abiatuz, Nagusia kaleko atzealdetik jarraituz, kaleko beste muturrean egongo zen mendebaldeko ateraino iritsiko zen. Azkenik, hego-mendebaldean kokatzen zen gotorlekuraino jarraituko zuen harresiak, hiribildua itxiz.
Hiribilduaren kokapenik gorenean, Lazkanotarren gotorlekua edo dorretxea zegoen, jatorriz Gaonatarrena omen zena. Harresiaren parean zegoen, hirigunearen defentsari laguntzeko. XVIII. mendea arte zutik jarraitzen zuen, eta ordutik iritsi diren deskribapenen arabera, Arabako lurraldeko gotorlekuetan berezienetarikoa izango zen, dimentsio handikoa.
Dulantziko hiribilduan XVI. mendeko zenbait etxe ditugu, erdi-puntuko arkua bere portadetan eta dobela agitura ona dutela. Behe solairua, goragoko bi solairu eta ganbara dituzte, behekoa harlanduz egina izaten da askotan, eta gainekoak zurezko egituran eta adreiluz, kasu batzuetan, kalerantz aurrera egiten dutela.
Eraikin esanguratsuen artean daude:
Dulantziko San Blasen parrokia eliza, XVI. mendean eraikia. Dorrea Justo Antonio Olagibelarkitekto gasteiztarrak diseinatu zuen; herriko muinoaren gailurrean, eta bere altuera eta diseinu nabarmenagatik, Lautadako Neska izenaz ere ezaguna da. Eliza gaur egun oso aldatua dago, bertan lan ugari egin direlako, baina garai batean babes funtzioa betetzen zuen. Hegoaldeko horman antzinako fabrika erromanikoaren aztarnak omen direnak mantentzen ditu. Gainontzeko eraikuntzaren elementu guztiak XV eta XVI. mendeetakoak dira.
Nekazaritzari lotutako udalerria izanik, Dulantzik ez zuen biztanle kopuruaren aldaketa handirik jasan XX. mendean zehar. Hala ere, mendearen azken hamarkadan eta XXI. mendearen hasieran hazkunde oso handia izan zuen, batez ere Gasteizko etxebizitzen prezio handien ondorioz iritsitako lagunei esker.
Irailean Santa Maria omentzen da. Tripafina izeneko pertsonaiaren jaitsiera ospatzen da.
Dulantziko gudua: irailaren hasieran, Dulantziko herriak Dulantziko guduaren antzezpena egiten du. Gudu hartan, Zumalakarregi jeneralaren karlista boluntarioek, urriaren 26 eta 27an, Madrilgo gobernuaren armada garaitu zuten. Herri osoak parte hartzen du antzezpen horretan.
Dulantziar ospetsuak
Pablo Mendibil Grao (Dulantzi, 1788 - 1832), legegizon katedraduna eta idazlea.