Arabako lautada

Arabako lautada ekialderantz Otazu aurrean dela
Arabako lautada Gasteiz ekialdetik (Las Neveraseko muinotik) ikusia.

Arabako lautada Arabako erdialdeko lautada da, Arabako sei eskualde geografiko edo naturaletako bat, muga naturalak ezartzen dizkioten mendiek inguratua. Gasteizko eta Aguraingo kuadrillen lurralde ia osoa, Zuiako kuadrillaren hegoaldea eta Añanako kuadrillaren ekialdea hartzen ditu; guztira, dozena bat udalerriren lurrak. Udalerri horietatik jendetsuenak Gasteiz eta Agurain dira.

Ingurune naturala

Iparraldean Elgeako mendilerroak, Urkillakoak eta Altzaniakoak banatzen dute Debagoiena eta Goierritik (Gipuzkoa). Hego-ekialdean, Entziako mendilerroa Lautada eta Arabako ekialdean dagoen Harana eta Mendialdearen artean kokatuta dago. Gasteizko mendiak azkenik Trebiñu eta hiriburuaren artean luzatzen dira. Gailur asko mila metroz gorakoak dira (Mugarriluze 1.108 m, Malkorra 1.245 m, Pinpil 1.291 m, eta Araiz 1.442 m), eta askotan bostehun metroz gaindiko amildegi sakonak sortzen dituzte.

Bi ibai nagusi dira: Zadorra, eskualdea ekialde-mendebalde norabidean zeharkatzen duena; eta Zirauntza, mendebalde-ekialde norabidean Nafarroa aldera doana.

Osaera geologikoaz, Arabako ildoa deitutako unitate sinklinalean sartzen da Lautada; oso handia da, Arabako lurraldea eta Nafarroako zati handi bat hartzen dituena.

Osagaietan nagusi dira goi kretazikokoak eta hirugarren arokoak. Sinklinal horrek mendebalera luzatzen da, Pirinioen aurreko sakonunetik, eta Arakil ibaiaren bidez Iruñeko sakaneraino sartzen da. Geomorfologiaz, sinklinal handi horretan Zadorrak eta bere adarrek ibai sare ortoklinala ezarri dute, arroari bere izaera berezia emanik; tuparriak eta gainerako osagai bigunak oso higaturik daude, eta material gogorragoz osatutako muino bakan batzuk besterik ez dira higadura horretatik libre (Araka, Estibalitz, Argomaiz). Lautada zeharkatzen duten ibaiek metatutako isurkinek zabalune ederrak sortu dituzte, askotan ezponda eta mendi hegaletan behera etorritako osagaiei loturik. Mendebalean, Lautadaren muga Badaia, Arkamo, Gibijo, Salbada eta Arratoko mendilerroek egiten dute; egitura morfologiko berekoak dira, karst harriz, kare harri dolomitikoz eta goi kretazikoko tuparriz osatuak. Entzia, Iturrieta eta Gasteiz mendilerroek lautadaren hegoko itxitura osatzen dute, eta Zadorra (iparrean) eta Ihuda (hegoan) ibaien isurialdeen muga egiten dute. Urbasa-Trebiñuko sinklinal handiaren iparraldeko alderdia dira mendiok, kare harriz, hareharriz eta hirugarren aroko konglomeratuz osatuak. Gailurrak ez dira oso garaiak (Ballo 1.198 m, Kapildui 1.180 m), baina garrantzi handikoak dira, Arabako lurraldean bigarren oztopo bioklimatikoa osatzen baitute. Gainera, multzo horrek Tuiuko mendilerroan, eta Cantoblanco eta Olmedoko mendietan du jarraipena. hortik Gaubeako mendebaleko mendi sailei lotzeko.

Arabako Lautada Olarizutik

Lautadako klima hotza da neguan, epela udan; Gasteizen urtean batez besteko tenperatura 11,7 °C da, eta batez besteko prezipitazioa, berriz, 845 mm. Hilabeterik idorrena uztaila da.

Halako klima izaki, landarediak badu nolabaiteko ukitu kontinentala, baina batez ere aipatzekoa da eskualde horretan, giza jarduera trinkoaren poderioz, lautada inguratzen duten mendien magalera mugatzen dela landaredia. Horietan, hala ere, landaredia oso hondaturik dago, behin eta berriro suteek erasota. Gehienez ere, pagadi txikiak gelditzen dira gaur egun.

Klima

Klima patroiak Euskal Herriko beste toki batzuetakoak baino muturrekoagoak izaten dira, tenperatura diferentzia handiak egonez udatik negura, eta goizetik gauera. Laino egunak ohikoak izaten dira udaberri eta udazkenean, baina euriaren maiztasuna Euskal Herriko baxuenen artean dago.

Udalerriak

Nahiz eta Zuiako eta Añanako kuadrilletako zenbait udalerri ere Arabako lautadakoak diren, lautada horretan ia osorik dauden bi kuadrillak (Gasteizkoa eta Aguraingoa) baizik ez ditugu aintzat hartuko atal honetan.

# Udalerria Biztanleak
(2009)
Lurraldea km²
1 Gasteiz 235.661 276,8
2 Agurain 4.801 37,8
3 Dulantzi 2.620 19,9
4 Asparrena 1.644 65,2
5 Barrundia 875 97,5
6 Donemiliaga 711 85,4
7 Burgu 541 32,1
8 Iruraiz-Gauna 493 47,1
9 Zalduondo 185 12,0
Guztira 247531 673,8

Lautada osatzen duten herriek, Gasteiz aparte utzita, bilakaera demografikoa korapilatsua izan dute; biztanlerian hazkunde edo murrizpen izugarririk izan gabe, etengabeko gorabeherak izan dira, eta oro har 1900etik (11.612 biztanle) 1991 bitartean (10.301 biztanle) bilakaera negatiboa izan da. Biztanle multzo handiena 1920. urrean izan zuen, eta hortik aurrera 1950 arte etengabea izan da galera; ernaldi labur baten ondoren, 1960an biztanleria murriztu egin zen ostera: Gasteizek urte haietan izan zuen industrializazio azkarrak inguruko herrietako biztanleria bereganatu zuen. Lautadako herri gehienak txikiak dira: %78 ehun biztanlez beherakoak. Herririk handienak Agurain, Dulantzi eta Langraiz Oka dira.

Gasteizko demografiak, berriz, hazkunde eta murriztapenen arteko gora-beherak izan ditu, 1181ean sortu zenez geroztik, bizi giro gogorretan eta, batez ere, gerrateetan biztanleria murriztu egin zen; bake garaietan, hazi. 1750ean Gasteizek 5.000 inguru biztanle izango zituen. Hortik aurrera, demografiaren hazkunde fase garbian sartzen da, luzarorako gainera, XIX. mendean zehar hiriaren inguruan ezarritako industrien garapenari esker. Mende bete geroago, 1850ean alegia, industria berri asko sortu zen Gasteizen, eta haiekin batera nabarmen hazi zen biztanleria. Hazkunde joera horri eutsi zion Gasteizek XX. mendean barna, eta 1960, urtetik aurrera joera hori izugarri goratu zen.

Historia

Hasieran, Gasteiz ez zen bere inguruko beste herri batzuk (Guardia, Gesaltza edo Bernedo) baino askoz ere handiagoa. Lehen zabalkundea 1200eko sutearen ondoren etorri zitzaion; Alfontso VIII.a Gaztelakoak herria berreraiki eta mendebalera zabaltzeko agindu zuen; geroago, ekialdera zabalduko zen. Horrela, Erdi Aroko hirien tankera hartu zuen Gasteizek, eta hala iraungo zuen XVIII. mendeko etxegintza heldu arte. XIV. mendearen erditik aurrera, nekazari giroko herrietako handiki eta aberatsak Gasteizera joan ziren bizitzera. Berehala, gatazka agertu zen hirian sortutako burgesia boteretsuarekin, Ayala leinukoak hiriko burgesiaren izenean, eta Calleja leinukoak nekazarien izenean.

XIX. mendearen hasieran, Gasteiz harresiz inguratutako herri txikia besterik ez zen, hegoaldean Plaza Berria eta kanpoaldeko inguruetan komentu handiak zituena. 1820tik aurrera, hiriaren hedapena hasi zen. Hamar urte geroago, 1830ean Armentiako herriraino heldu zeu Gasteizko hedatzea. Hala ere, Gasteizek ez zuen hiri itxura benetakorik hartu 1856an trenbidea berrara iritsi zen arte.

XX. mendean Gasteizen hazkundea oso handia izan zen, eta Arabako lautada osoarekiko garrantzi ikaragarria hartu zuen, makrozefalia hitza erabiltzeraino.

Ekonomia

Arabako lautadaren ekialdea: Durruma (aurrean), Albeiz (eskuinean) eta Araia (hondoan).

Lautadaren ekonomia jarduera tradizionala nekazaritza izan da, azken hamarkadetan gainbehera etorri eta laborantza motak aldatu diren arren. Hala ere, Gasteiz aldean bereziki nola Agurain eta Asparrenan ere, industria gune gero eta zabalagoak ezarri dituzte XX. mendeko bigarren erdialdetik aurrera, populazioa igoaraziz eta ekonomia eskemak aldatuz.

Nekazaritza jarduera eskualde honetako herri txikietan egiten da, ustiapen txikietan; laboreak, patata eta erremolatxa lantzen dira gehienbat. Aspaldidanik dator Araban patata egiteko ohitura, baina azken urteetan gainbehera etorri da haren ekoizpena. Bi eratako langintza du patatak: alde batetik, landatzeko patata txikia; eta bestetik, etxean jateko patata. Abeltzaintzan, behia eta txerria dira nagusi Donemiliagan, Asparrenan eta Barrundian.

Bestalde, abeltzaintzako ustiapen industrialak gero eta nabarmenagoak dira (oilo, arrautza eta untxi etxaldeak, esnetarako behiak), hiri eta herri nagusietako jendetzaren kontsumoari begira.

Industria Gasteizen dago gehienbat; zerbait, Agurainen, Dulantzin eta Iruña Okan. XX. mendearen lehen erdialdean industriak ez zuen garapen handirik izan, eta nagusi ziren oraindik familia giroan sortutako lantegi txikiak, elikadura, inprimeria, nekazaritzako makineria eta burdingintza alorretan, Industria handiagoak bakanak ziren (Ajuria SA, Aranzabal SA era Heraclio Fournier). Mendearen erdirik aurrera, ordea, industria garapen bide bizkorrean sartu zen. Industriak ezartzeko poligono handiak planifikatu ziren: Betoñu, Arriaga, Larranaga, eta abar. Gasteizen ezarritako lehen industria berritzaile horietakoa Imosa izan zen 1952an (gaur egungo Mercedes Benz); haren atzetik, autoen alorreko industria gehiago iritsi ziren.

Jarduera industrial garrantzizkoenak metalgintza, kimika eta beiragintza izan ziren, besteak beste. Industriaren garapenak behaztopa izugarria aurkitu zuen 70eko hamarraldiko energia krisi sakonean. Hamarraldi hartako krisi sozialak gatazka une latzak ezagutu zituen. 80ko hamarraldian ekonomiak hobera egin zuen, baita industriaren alorrean ere.

Gaur egun, lanean ari den biztanleria osoaren % 47 industriak hartzen du; hala ere, barne moldaketa izugarria egin behar izan du, ekonomiaren eragilea goi teknologiari lotutako industria baita gaur egun. Euskadiko Autonomia Erkidegoko hiriburu eta Eusko Jaurlaritzako egoitza leku izendatu ondoren asko nabarmendu zen administrazioari lotutako sektorea: erakunde ofizialez gain, administrazioaren jardunbideari lotutako zerbitzu enpresa asko ere erakarri zituen horrek.

Merkataritzak garrantzi handia dauka Gasteizko jarduera ekonomikoaren barnean; saltoki txikiak dira gehienbat, eta Arabako herriez gainera Bizkaiko Otxandio eta Ubidera, eta Gipuzkoako Deba Garaira ere hedatzen da bere eragin komertziala.

Kultura

Asparrena udalerrian, Ilarduia, Egino eta Andoin herrietan, landa inauteri tradizionalak antolatzen dituzte urtero. Balio etnografiko handiarekin, halaber, Zalduondoko inauteria dago.[1]

Erreferentziak

  1. Ruiz de Eguino, Kepa, Calendario del Carnaval rural en la Llanada alavesa, euskonews.com

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Read other articles:

Hermann Müller Kanselir Reich JermanRepublik WeimarMasa jabatan27 Maret 1920 – 21 Juni 1920PresidenFriedrich Ebert PendahuluGustav BauerPenggantiConstantin FehrenbachMasa jabatan28 Juni 1928 – 27 Maret 1930PresidenFriedrich Ebert PendahuluWilhelm MarxPenggantiHeinrich Brüning Informasi pribadiLahir(1876-05-18)18 Mei 1876Mannheim, Keharyapatihan Baden, Kekaisaran JermanMeninggal20 Maret 1931(1931-03-20) (umur 54)Berlin, Weimar RepublicPartai politikPartai Sosial De...

 

IllegalPoster filmSutradaraOlivier Masset-DepasseProduserJacques-Henri BronckartDitulis olehOlivier Masset-DepassePemeranAnne CoesensAlexandre GontcharovSinematograferTommaso FiorilliPenyuntingDamien KeyeuxTanggal rilis 18 Mei 2010 (2010-05-18) (Cannes) 6 Oktober 2010 (2010-10-06) (Belgia) Durasi90 menitNegaraBelgiaBahasaPrancis Illegal (Prancis: Illégalcode: fr is deprecated ) adalah sebuah film drama Belgia 2010 yang disutradarai oleh Olivier Masset-Depasse. Film tersebut...

 

Lokasi Distrik Shiwa di Prefektur Iwate. Lokasi munisipalitas yang ada di Distrik Shiwa, Prefektur Iwate1. – Shiwa 2. – Yahabawarna hijau - cakupan wilayah distrik saat iniwarna kuning - bekas wilayah distrik pada awal zaman Meiji Distrik Shiwa (紫波郡code: ja is deprecated , Shiwa-gun) adalah sebuah distrik yang terletak di Prefektur Iwate, Jepang. Per 1 Oktober 2015, distrik ini memiliki estimasi jumlah penduduk sebesar 60.203 jiwa dan kepadatan penduduk sebesar 196,55 orang per km²...

Artikel ini perlu diterjemahkan dari bahasa Inggris ke bahasa Indonesia. Artikel ini ditulis atau diterjemahkan secara buruk dari Wikipedia bahasa Inggris. Jika halaman ini ditujukan untuk komunitas bahasa Inggris, halaman itu harus dikontribusikan ke Wikipedia bahasa Inggris. Lihat daftar bahasa Wikipedia. Artikel yang tidak diterjemahkan dapat dihapus secara cepat sesuai kriteria A2. Jika Anda ingin memeriksa artikel ini, Anda boleh menggunakan mesin penerjemah. Namun ingat, mohon tidak men...

 

Russian football club Football clubFC MordoviaFull nameФутбольный клуб Мордовия Саранск(Football Club Mordovia Saransk)Nickname(s)Krasno-Belo-Siniye (The Red-White-Blue) Mordva (Mordovians)Founded1961Dissolved2020GroundMordovia ArenaCapacity44,442ChairmanNikolai LevinManagerMarat MustafinLeague–2019–20FNL, 20th (relegated)WebsiteClub website Home colours Away colours Third colours FC Mordovia Saransk (Russian: ФК Мордовия Саранск) was a Russia...

 

German architect and designer (1868–1940) For the Canadian writer, see Peter Behrens (writer). For the German musician and member of Trio, see Peter Behrens (musician). This article includes a list of general references, but it lacks sufficient corresponding inline citations. Please help to improve this article by introducing more precise citations. (November 2010) (Learn how and when to remove this template message) Peter BehrensPortrait of Peter Behrens by Max LiebermannBorn14 April 1868H...

Forest that has developed over a long period of time without disturbance Old growth redirects here. For the Dead Meadow album, see Old Growth (album). Virgin forest redirects here. For the 1985 movie, see Virgin Forest. For the 2022 movie, see Virgin Forest (2022 film). Old-growth European beech forest in Biogradska Gora National Park, Montenegro Cool temperate rainforest in Tasmania, Australia First growth or virgin forest near Mount Rainier, 1914 An old-growth forest[a] is a forest ...

 

Ancient Greek, Roman, and Byzantine sport Modern depiction (1876) by Jean Léon Gérôme of a chariot race in Rome's Circus Maximus, as if seen from the starting gate. The Palatine Hill and imperial palace are to the left Chariot racing (Greek: ἁρματοδρομία, harmatodromía; Latin: ludi circenses) was one of the most popular ancient Greek, Roman, and Byzantine sports. In Greece, chariot racing played an essential role in aristocratic funeral games from a very early time. With the ...

 

U.S. House district for California CA-8 redirects here. For the state route, see California State Route 8 (disambiguation). California's 8th congressional districtInteractive map of district boundaries since 2023 (Used in the 2022 elections)Representative  John GaramendiD–Walnut GrovePopulation (2022)748,189Median householdincome$91,501[1]Ethnicity35.2% Hispanic24.0% White18.3% Asian15.1% Black5.7% Two or more races1.9% otherCook PVID+26[2] California's 8th congressiona...

UNESCO World Heritage Site Abbey Church of Saint-Savin-sur-GartempeUNESCO World Heritage SiteLocationSaint-Savin, FranceCriteriaCultural: (i), (iii)Reference230bisInscription1983 (7th Session)Websitewww.abbaye-saint-savin.frCoordinates46°33′51″N 0°51′58″E / 46.564166666667°N 0.86611111111112°E / 46.564166666667; 0.86611111111112Location of Abbey Church of Saint-Savin-sur-Gartempe in France The Abbey Church of Saint-Savin-sur-Gartempe is a Roman Catholi...

 

Bouleusecomune Bouleuse – Veduta LocalizzazioneStato Francia RegioneGrand Est Dipartimento Marna ArrondissementReims CantoneFismes-Montagne de Reims TerritorioCoordinate49°13′N 3°50′E / 49.216667°N 3.833333°E49.216667; 3.833333 (Bouleuse)Coordinate: 49°13′N 3°50′E / 49.216667°N 3.833333°E49.216667; 3.833333 (Bouleuse) Superficie4,13 km² Abitanti170[1] (2009) Densità41,16 ab./km² Altre informazioniCod. postale51170...

 

This article has multiple issues. Please help improve it or discuss these issues on the talk page. (Learn how and when to remove these template messages) This article needs additional citations for verification. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: Mobile manipulator – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (December 2009) (Learn how and when to rem...

American inventor (1933–2022) Clayton Jacobson IIBorn(1933-10-12)October 12, 1933Portland, Oregon, U.S.DiedAugust 18, 2022(2022-08-18) (aged 88)Byron Bay, New South Wales, Australia Clayton Jacobson II (October 12, 1933 – August 18, 2022) was an American inventor who was credited with inventing the jet ski. Before the jet ski, he worked in wholesale food where he met his wife Dianna. Biography Early life Jacobson as a teenager Jacobson was born in Multnomah County Hospital, Portland,...

 

Part of the Viking wars in Ireland Battle of Glenn MámaPart of the First Leinster revolt against Brian BoruSite of the battle of Glen MámaDate30 December 999[1]LocationGlenn Máma, near Lyons Hill in modern-day Ardclough, County Kildare53°16′48″N 06°31′30″W / 53.28000°N 6.52500°W / 53.28000; -6.52500Result Decisive Munster–Meath victoryOccupation of Viking DublinBelligerents Kingdom of MeathKingdom of Munster Kingdom of LeinsterKingdom of Dublin...

 

Austrian archduchess Francesca Thyssen-BornemiszaFrancesca promoting a 'Tibet event', in Vienna, Austria, on 26 May 2012BornFrancesca Anna Dolores Freiin von Thyssen-Bornemisza de Kászon et Impérfalva (1958-06-07) 7 June 1958 (age 66)Lausanne, SwitzerlandSpouse Karl von Habsburg ​ ​(m. 1993; div. 2017)​IssueEleonore von HabsburgFerdinand Zvonimir von HabsburgGloria von HabsburgFatherBaron Hans Heinrich Thyssen-BornemiszaMotherFiona Campbe...

33°44′56″N 84°23′27″W / 33.748874°N 84.390735°W / 33.748874; -84.390735 Sporting event delegationYemen at the1996 Summer OlympicsIOC codeYEMNOCYemen Olympic CommitteeWebsitewww.nocyemen.org (in Arabic and English)in AtlantaCompetitors4 in 2 sportsFlag bearer Abdullah Al-IzaniMedals Gold 0 Silver 0 Bronze 0 Total 0 Summer Olympics appearances (overview)199219962000200420082012201620202024Other related appearances North Yemen (1984–1988) ...

 

City in West Bengal This article is about the town in West Bengal, India. For its namesake, see Murshidabad District. This article needs additional citations for verification. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: Murshidabad – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (November 2013) (Learn how and when to remove this message) City in West Bengal, Indi...

 

1945 invasion of Nazi-occupied territory by the Red Army during WWII Vistula–Oder offensivePart of the Eastern Front of World War IISoviet troops enter Łódź, led by an ISU-122 self-propelled gunDate12 January – 2 February 1945LocationPoland and Eastern GermanyResult Soviet victory Liberation of Auschwitz and other Nazi concentration camps Disintegration of the General GovernmentTerritorialchanges Soviet and Polish troops advanced into most of the pre-war Polish territoryBelligerents Ge...

مقاطعة كوس     الإحداثيات 44°36′50″N 71°20′24″W / 44.613773°N 71.339943°W / 44.613773; -71.339943 [1]  [2] تاريخ التأسيس 1803  تقسيم إداري  البلد الولايات المتحدة[3][4]  التقسيم الأعلى نيوهامبشير[1]  العاصمة لانكاستر  التقسيمات الإدارية برلينكارولكلا�...

 

Memphis Open 2016Sport Tennis Data8 – 14 febbraio Edizione115ª CategoriaATP World Tour 250 SuperficieCemento indoor CampioniSingolare Kei Nishikori Doppio Mariusz Fyrstenberg / Santiago González 2015 2017 Il Memphis Open 2016 (precedentemente noto come U.S. National Indoor Tennis Championships) è stato un torneo di tennis che si è giocato sul cemento indoor presso il Racquet Club di Memphis, nel Tennessee. È stata la 115ª edizione del torneo. Il Memphis Open fa parte della categoria A...