Durrumatik Ab Asturica Burdigalam galtzada erromatarra igaro zenez, uste da Antoninoren ibilbideko Alba bera izan daitekeela.[1] Durrumako Albeiurmendi aztarnategiak[2] teoria hori indartzen du.
Erromatar garaiko epigrafe ugari agertu dira. Ana Echevarria Arsuaga historialariak Arabako erromatar epigrafia aztertu eta datatu zuen 1984an eta lau nukleo nagusitan banatu zituen, Kontrastakoa, Iruñakoa, Luzkandokoa (Iruraiz-Gaunan) eta Durrumakoak[3]. Geroago, Paquita Saenz de Urturi eta Andoni Sáenz de Buruagak Durrumako inskripzioak aztertu zituzten 1994an[4].