Alba barduliarren lurraldeko civitas bat izan zen, Ptolomeok aipatu zuen. Antoninoren Ibilbidearen arabera, Ab Asturica Burdigalam galtzadako mansioetako bat zen. Haren kokapena zehatza zalantzazkoa da, eta bost teoria daude: Albeiz, Agurain, Ziordia, Txintxetru eta Durruma.[1][2] Azken ikerketek erakutsi dute Durruma dela kokapenik probableena.[3]