Aiaraldea edo Aiarako kuadrilla: Nerbioi ibaiaren arroko herriak biltzen ditu batik bat. Bertakoak dira Laudio eta Amurrio, probintziako bigarren eta hirugarren udalerri jendeztatuenak, hurrenez hurren. Hiriburua Arespalditza da, Aiarako udalerrian, baina Laudio da herririk handiena.
Añanako kuadrilla: Arabako mendebaldean eta hego-mendebaldean kokatua. Ebro ibaiaren inguruko zenbait haranek osatua da. Hiriburua Ribabellosa da.
Gasteizko kuadrilla: Gasteiz udalerriaren eremu berbera hartzen du gutxi gorabehera. Hedaduraz kuadrilletan txikiena izan arren, Arabako populazioaren hiru laurdenak hemen bizi dira.
Gaur egun euskara batuan kuadrillak deritza,[2] nahiz eta lehenago taldeak ere deitu izan zaien (Arabaren goiburuak hauxe dio: Zazpi taldek Araba bat).
Bestalde, Araban sei eskualde geografiko edo natural bereiz daitezke:
Aiaraldea (Arabako Kantaurialdea izenaz ere ezaguna, mediterraneoar isurialdekoa den Araba gehiena ez bezala Kantauri itsasoaren isurialdekoa baita eskualde hori)