Burlatan zegoen “Beti Lagun" taldearen bitartez 1975an sorturiko dantzari-taldea da. Betidanik, Burlatan kokatu dira, eta bertako kultura landu izan dute bertako dantzak mantenduz. 1999an txikien lehendabiziko taldea eratu zuten. 2001an, Larratzek, bere 25. urteurrena ospatu zuen ikuskizun ugari eginez Euskal Herrian zehar.
Ikuskizunak
"Hamaika dantzetako lurra" (1999-2001): Hor, k.a. II. mendetik gaur egunera arteko bizimodua nolakoa izan zen erakutsi zuten, musikaren, dantzaren eta landutako jantzien bitartez.[2]