Etxegile-familia batekoa, Gasteizko Irudigintza Eskolan eta MadrilgoSan Fernando Errege Akademian garatu zituen arkitektura ikasketak. Gasteiza itzuli berritan, Plaza Berria eraikitzeko eskaera jaso zuen, hiriko arkitekturan jomuga izan zena eta hiriaren garapen berria hasi zuena. Plazak Madrilgo eta Salamancako errege plazak baino handiagoa izan behar zuen, behe solairuan saltokiak eduki eta zamalanak ahalbidetu. Gainera, udaletxe berria bertan izan behar zuen, eta Alde Zaharraren sestra-desberdintasuna kontuan hartu. Horretarako eraiki zuen Arkupea, hiri zaharra eta berria lotzeko ibiltoki estalia eskaintzen duten etxebizitza-eraikina; hamar urteko lana izan zen.
Ezezagunagoa bada ere, Olagibelek bi errepide garrantzitsu diseinatu zituen: Gasteiz eta Guardia lotu zituen errepidea (Herrera mendatetik), eta Briñas eta Amurrio lotu zituena, 1792an eta 1793an, hurrenez hurren.[1]
Zenbait egile. Olaguíbel. El arquitecto de Vitoria - Gasteizko Arkitektoa. EHAEO, Gasteiz, 2005. (ISBN 84-609-4755-6)
Bitxikeriak
Olagibelek eraikitako Gasteizko Plaza Berriaren goitiko argazki bat birritan ageri da Colin Rowe eta Fred Koetter arkitektoen 1978koCollage City izeneko saiakera ezagunean, hura Le CorbusierrenVoisin Planan zegoen espazio libre zedarritugabearekin alderatuz, eta historiako beste plaza gogoangarri batzuekin batera —PariskoPlace des Vosges eta VigevanokoPiazza Ducale, kasu— aipatuz.