Mendixur Barrundia udalerriko herrietako bat da. 1957an desagertu zen arte Ganboa udalerriaren zati izan zen. Herrian dago Mendixurko parke ornitologikoa.
2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 47 biztanle ditu.
Mendixurko parke ornitologikoa
Hegaztiak behatzeko Arabako naturagune bat da, Uribarri Ganboako urtegiko adar oso bat hartzen duena, urtegiko hegoaldean. 144 hegazti-espezie ibiltzen dira urtean zehar hezegune honetatik.
Uribarri Ganboako dago, Mendixur herriko etxeen aurrean. Urak ez dira oso sakonak, baina naturalizazio prozesu garrantzitsu baten ondorioz landare eta animalien komunitateentzako gune bilakatu da.
Demografia
Garraioa
Araba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio herri honi:
Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak 2 linea ditu herrian:
Urtegia
Ulibarri-Ganboako urtegiaren inguruan dago, zehazki hego-ekialdearen muturrean. Bertan dago Parke Ornitologikoa, hegaztiak begiratzeko tokia.
1954an urtegia eraiki zutenean, orduko Mendixur eta Mendixur bezalako herri batzuk (Azua, Larrintzar eta Garaio. Langara Ganboa, Marieta) jendez hustu ziren lurrik gabe geratu zirelako. Mendizabal eta Zuhatzu Ganboa herriek suerte txarragoa izan zuten eta urperaturik geratu ziren, Orenin herria uharte bihurtu zen, eta, beraz, ez zen bizitzeko egoki geratu. Mendixur herriak iraun egin zuen, baina mugarteak oso murriztuta geratu zitzaizkion. Kaltetutako herrietako biztanle gehienek beste herri batzuetara joan behar izan zuten bizitzera, kasu askotan egoera penagarrian. Gehienak Gasteizera joan ziren, baina beste batzuk, berriz, leku askoz urrunagoetara.[1]
Urpean geratu ziren Mendixurreko lurrak ez dira oso sakonak, eta egokiak izan dira gero naturalizazio-prozesu garrantzitsu baten barruan parke ornitologikoa sortzeko.
Ondasun nabarmenak
Iruditegia
Bibliografia
- Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa
Kanpo estekak
- ↑ «Urtegiaren memoria historikoa - ullibarri-gamboa - web.araba.eus» ullibarri-gamboa.araba.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-12).