Burgosko Ignacio de Mendibil eta Felipa Grao iruindarraren semea, haren haurtzaroa eta gaztaroa Donostian eman zuen. Zaragozako Unibertsitatean zuzenbidea ikasi zuen. Josefa Gabiñarekin ezkonduta, seme bat izan zuen. 1813an Frantzian, Burdeosen, erbesteratu zen; hiriburu horretan Manuel Silvelaren ikastetxean irakatsi zuen; intelektual horrekin batera literatura espainiarraren liburutegi aukeratua argitaratu zuen.
1825an Londresen Juan Ignazio de Iztuetaren Gipuzkoako dantzei buruzko liburua plazaratu zuen. Antonio Garridoren Floresta Españolan kolaboratu zuen eta Vicente Salváren gramatikaren berrikuspenan. 1826an Revista del Antiguo Teatro Español proeiktuari ekin zion; bertan Espainiako antzerkiaren lan nagusiak argitaratu nahi zituen baina zenbaki bakarra atera zuen non Pedro Calderón de la BarcarenEl astrólogo fingido argitaratu zuen. 1829an Clave de Conocimientos Útiles haurrentzako hiztegiaren itzulpena argitaratu zuen.
1827an, José María Jiménez de Alcalá eta Antonio Alcalá Galianoren laguntzaz, Pablo Mendibilek Londresko Unibertsitatearen espainierazko katedrarako hautagai aurkeztu zuen bere burua. Azkenik, Alcalá Galianori eman zioten plaza. 1830ean berriro ere ezkondu zen, orduan emakume ingeles batekin. 1831tik haren heriotza gertatu arte, bi hilabete geroago, 1832an, King's Collegen espainierazko katedraduna izan zen.
Obra
Biblioteca Selecta de Literatura Española o modelos de elocuencia y poesía tomados de los escritores más célebres desde el siglo XIV hasta nuestros días y que pueden servir de lecciones prácticas a los que se dedican al conocimiento y estudio de esta lengua. Manuel Silvelarekin batera (1781–1832). Burdeos: Lawalle inprimategia, 1819.
Inglaterra, Escocia e Irlanda. Pintura de trajes, diversiones, usos y costumbres. Londres, 1828.
No me olvides. Colección de producciones en prosa y verso originales imitadas y traduzidas, London, 1828.