Udalerriak bata bestearengandik urrunduak dauden bi herrigune ditu: mendi gorenean, jatorrizko landa eremuko herrigunea; eta behealdean, N-1 errepidearen alboan, industria eremuko Ihurre langile klaseko auzoa.
Izena
Olaberria izenaren bukaerako –a artikulua da. Hortaz, udalerriaren izena erabiltzean, honako hau da bidea: Olaberria, Olaberriarekin, Olaberrian...; baina Olaberriko, Olaberritik, Olaberrira... Era berean, izen honek bere azken –a galtzen du ondoan beste determinatzaile bat edo adjektiboa daramanean; adibidez: Olaberri maitea, Olaberri osoan, Gure Olaberri hau...[3]
Geografia
Olaberria Beasainek, Lazkaok eta Ordiziak osatzen duten hirigunearen hego-mendebaldean dago kokaturik, Donostia eta Gasteiz lotzen dituen N-1 errepideak eta Beasain Zumarragarekin lotzen duen GI-632 errepideak bat egiten duten tokitik hurbil. 300 metro inguruko garaiera duen muinotxo baten gainean dago. Muinoak Oria ibaia du iparraldean, eta ekialde zein mendebaldean Oriaren bi ibaiadarrek inguratzen dute. Hegoalderantz muinoak Atxartiko Gainaren mendilerroarekin egiten du bat.
Gaur egun, Olaberriak bi herrigune ditu, biak ere nortasun eta klase sozial ezberdinekoak:
Herrigune zaharra, mendi kaskoan eta landa eremuan, baserri girokoa. Hor daude eliza, udala eta pilotalekua, eta 1990eko hamarkadatik aurrera maila ekonomiko oparoko etxebizitza familiabakarrak ere eraiki dira, nagusiki bertako giro lasai eta atsegina dela eta, bai eta Goierri inguruko ikuspegi ederrak daudelako.
Herrigune berria, Ihurre izenekoa, N-1 errepidearen alboan eta Beasain eta Idiazabal udalerrien artean kokatua. Jatorriz hor baserriak egon arren, 1960ko hamarkadaren hasieran langile klaseko jendearen etorrerarekin osatua, horietako asko Nafarroa Garaikoak eta Espainiako hainbat lurraldetatik etorriak, nagusiki bertan dagoen Aristrain altzairutegian (Arcelor Mittal) lan egitera, horregatik auzo honen zati handi bat osatzen duten langile etxebizita blokeei Goierrin "Aristrainen etxeak" deitzen zaie, enpresak bere langileen bizileku izan zitezen eraiki baitzituen. Aristrainez gain, hainbat industria, lantegi eta merkatal-gune ere badaude, bai eta herriko igerilekua ere.
Bi auzo nagusi horiez gainera, hiru auzo txiki daude:
XX. mendearen lehen erdialdean biztanle kopuru egonkorra mantendu ondoren, 1950eko eta 1960ko hamarkadetan Olaberriak hirukoiztu egin zuen populazioa, 1.500 biztanle inguru ere izan zituen. Ordutik aurrera gainbehera hasi zen eta XX. mendearen bukaerarako 900 biztanle inguru zituen. XXI. mendearen hasieran hazkundeari ekin zion berriro. 2019. urtean 914 biztanle zituen, horietatik %27,02k 65 urte edo gehiago zituen eta atzerrian jaiotakoak %8,97 ziren.[11]
Olaberriko biztanleria
Ekonomia
2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak: Lehen sektorea BEGaren %19,7. Bigarren sektorea %79,6. Hirugarren sektorea %19,7. Eraikuntza %0,5.[11]
2015eko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: OEO taldeak 336 boto (5 zinegotzi). EH Bilduk 122 boto (zinegotzi 1). OHE taldeak 87 boto (zinegotzi 1). PSE-EEk 19 boto.[12][13] Jokin Garmendia izendatu zuten alkate.[14]
2019ko udal hauteskundeak
2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: OEO taldeak 328 boto (5 zinegotzi). EH BIlduk 188 boto (2 zinegotzi). PSE-EEk 24 boto.[12] Jokin Garmendia izendatu zuten alkate.[15]
Gipuzkeraren[22] aldaera bat da Olaberriko euskara, zehazki, sartaldeko gipuzkeran[23] katalogaturik dagoen Goierriko euskara[24] da herrian hitz egiten dena. Datuen arabera, herriko euskaldunak %50.87 dira, eta euskararen erabilera %18.9 da.
Eustaten arabera, 2016an herritar euskaldunak %58,01 ziren.[11]
Baserriak: Bengoetxea Txiki (XVI. mendekoa, egurrezko arkupea duen bakarra)[29], Otxoategi (XVI. mendekoa, armarriduna)[30] eta Sagastilluna (XVIII. mendekoa, barrokoa[31], harrizko egitura sendoa duena).
Olaberritar ospetsuak
Francisco Goitia (1850 - 1914) industrialaria eta enpresaburua izan zen.