Erdi Aroan Irura laborantza-herria zen, Oria ibaiaren ondoan kokatua. 1385ekoabuztuaren 4an, Irurak Tolosako hiribilduarekin bat egin zuen ahaide nagusien eredu feudalari aurre egiteko eta nekazariak haiengandik babesteko. Hala ere, Irurak herri-basoen jabegoa mantendu eta bere eremua bereizteko mugarriak jartzen jarraitu zuen.
1845. urtetik aurrera, Elisabet II.aren erreformaren ondoren, Irura udalerri bihurtu zen berriz ere.[4]
2019an zituen 1.811 biztanleetatik %10,1k 65 urte edo gehiago zituen eta atzerrian jaiotakoen kopurua %11,71 zen.[16]
XXI. mendeko lehen urteetan hazkunde demografiko handia eduki zuen, egin ziren etxebizitza berriei esker.[17]
Irurako biztanleria
Ekonomia
2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak herrian: Lehen sektorea BEGaren %0,1. Bigarren sektorea %70,4. Hirugarren sektorea %25,2. Eraikuntza %4,4.[16]
Bi alderdi politiko horiek zinegotziak lortzeko botoen % 5 lortu behar zutenez, ezin izan zuten udal talderik sortu, eta beraz alkatetza Marimi Ugalderen —aurreko alkatearen— esku geratu zen. [17][18][19]
Iruran[33] euskalduna da biztanleriaren %87.67, eta euskararen erabilera %51.3 da. Irurako euskara gipuzkeran[34] katalogaturik dago, zehatzago, erdiguneko gipuzkeraren[35] parte den Tolosaldeko euskaran[36]. Azpieuskalki hau Beterriko hizkerek eta Tolosaldekoek osatzen dute.
2016ko Eustaten datuen arabera euskaldunak %74,26 ziren.[16]
Jaiak
Samielak. Irailaren amaieran eta urriaren hasieran.[37]
Ondasun nabarmenak
San Migel parrokia. Irurako San Migel Parrokia Irurako San Migel plazan dago. Gotikoa da. XVI. mendean eraikina altxatu egin zen, nabeei altuera handiagoa emanez. Ataria geroago gehitu zitzaion.[38] Duela urte batzuk eraberritu zen, prozesuan objektu historiko ugari aurkituz.