2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak herrian: Lehen sektorea BEGaren %2,1. Bigarren sektorea %72,9. Hirugarren sektorea %18,3. Eraikuntza %6,7. 2017an biztanleko BPGa 48.882,9 euro ziren.[11]
2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 351 boto; Amezketa Etorkizun-ek[12] 167 boto. PSE-EEk 4 boto.[13] Iñaki Amundarain (EH Bildu) aukeratu zuten berriro alkate.[14][15]
2023ko udal hauteskundeak
2023ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 362 boto, Amezketa Etorkizunek 136 boto eta PSE-EEk 5 boto.[16][17] Mikel Arteaga (EH Bildu) aukeratu zuten alkate.
Kultura
Euskara
Amezketako euskara[21]gipuzkeraren (erdialdeko euskalkiaren)[22] aldaera bat da, erdiguneko gipuzkeraren[23] parte den Tolosaldeko euskara[24] da, hain zuzen. Herri euskalduna da hau, herritar euskaldunak %87.51 baitira, eta euskararen erabilera %70.7.
Jaiak
Herriko zaindaria San Bartolome da eta beraz bertako festak abuztuaren 24 (Bartolome Deunaren eguna) inguruan izaten dira. Baina "San Martin" egunean ere festa moduko bat antolatzen da izen bereko auzoan, aipatutako deunaren omenez.
Ospakizun hauetaz gain, inauterietan, zehazki astelehenean eta igandean, herritarrak etxez-etxe dantzan ibiltzen dira urte askotako ohitura jarraituz. Talai dantza izenez ezagutzen den dantza egiten dute herritarrek etxe atarietan, trikiti soinua lagun dutelarik.
Kobrea ustiatzeko meategiak egon ziren herriaren kanpoaldean, Buruntzuzin izenekoak, 1732tik1804 arte, gazteleraz "Minas de cobre de Aralar". Arritzagako ibarrean zeuden kokatuta, eta gaur egun aztarnak oraindik ikusten dira.[25]
Amezketar ospetsuak
Fernando Bengoetxea Altuna "Pernando Amezketarra" (1764–1823), plazagizona eta bertsolaria, herrikiderik ospetsuena. Herriko plaza nagusiak haren izena du.