Beterriko gipuzkera[1]gipuzkeraren azpieuskalki bat da, Gipuzkoako erdi-ekialdean eta ipar-ekialdean mintzatzen dena.
Beterri eskualdea Gipuzkoako behealdea da (Goierri eskualdeari kontrajarrita), baina zer eremu hartzen duen ez dago garbi: Beterri hitza nork erabiltzen duen, aldatu egiten da eremu hori. Euskaldialektologiaren ikuspegitik ere, hainbat erabilera izan ditu. Nagusiak, bi hauek:
1. Tolosaldeko hegoaldean dauden udalerriek, esan bezala, Goierriko hizkerarekin loturagune egiten dute, hots, bi azpieuskalkien arteko hizkera egiten da han; euskalari batzuek Beterriko gipuzkeratzat sailkatzen dute,[6] eta beste batzuek Goierriko hizkeratzat[7][8] (horretarako arrazoien adibide bat: herri horietako euskaran, ogia hitzaren ahoskera Goierriko hizkerako ogie da zaharren artean, eta ez Beterriko hizkerako ogija).
2. Beste lotura eremuan, Errenteria-Irun bitarte horretan, zenbat eta ekialderago, nabarmenagoak dira nafarreraren ezaugarriak (eta, neurri txikiagoan, lapurterarenak ere); zenbat eta mendebalderago, berriz, areago nabari dira gipuzkerarenak. Eremu horretan, XVI. mende arte, lapurteraren eragina izan zen nagusi; XVI. eta XVII. mendeetan, nafarrerak eragin zuen batez ere; XVIII. mendean eta orduz geroztik, ordea, gipuzkeraren eragina izan da nagusi, eta Beterriko gipuzkeraren gero eta ezaugarri gehiago ditu.[9]
«
Laburbilduz, Gipuzkoako gainontzeko hizkeretatik hurbilago azaltzen dira gaurregungo Errenteria-Irun bitartekoak. Gipuzkoarekin batzen dituzten ezaugarriak doaz aurreraka eta Nafarroarekin eta Lapurdirekin batzen zituztenak, aldiz, atzeraka. Gorago esan den bezala, bereizgarri giputz guztiak ere hedatuz doaz —edo dagoeneko hedatu dira— bertara.
Hego Euskal Herriko beste euskara aldaeren gainetiko estatusa
Koldo Zuazok hainbat lekukotasun aipatuz erakutsi duenez,[3][10][11] Beterriko gipuzkera izan da, XVIII. mendetikXX.eraino (biak barne) Hego Euskal Herriko euskaldunen artean eredugarritzat hartu den hizkera, beste euskalki eta azpieuskalkietako hegoaldetar euskaldunek norberaren hizkera gutxiesteraino. Honela laburbiltzen du Zuazok:
«
Orain arteko lerroetan argazki modura erakutsi diren lekukotasunek garbi asko erakusten dute gaztelania eta euskararen artean dagoen hierarkiaren antzeko beste bat egon dela eta dagoela Hego Euskal Herriko euskalkien barruan. Beterriko gipuzkera dugu hierarkiaren gainaldean eta gainerako guztiak azpialdean.
↑Euskaltzaindiaren 57. arauko azalpenak: «Euskalkia gipuzkera da. Bereizi behar denean erants daiteke Goierriko, Beterriko, etab.»
↑Ikus Euskal dialektologiaren hastapenak liburuko 41. orrialdeko mapa (Txillardegi eta beste (1987): Euskal dialektologiaren hastapenak, Udako Euskal Unibertsitatea. ISBN 84-86644-00-3).
↑ ab«Hegoaldean, ostera, Beterriko gipuzkera (alegia, Tolosa, Astigarraga, Hernani eta inguruetako hizkera) izan da goi maila hori bereganatu duena.» (Koldo Zuazo (1989): «Euskalkien geroaz», Jazten, 1989, iraila, 1. zenbakia, 31-33. orrialdeak.)
↑«Gaur egun, behinik behin, Abaltzisketak eta Ikaztegietak egiten dute Goierri eta Tolosaldearen arteko lotura [...]». Koldo Zuazo: Euskalkiak: herriaren lekukoak, Elkar, 2003. 138. orrialdea, Otamotz.com webgunean aipatua.
↑Ikus Pedro Irizar euskalariak 1970ean eginiko Goierriko hizkeraren mapa (Pedro de Yrizar: Morfología del verbo auxiliar vasco, «Subdialecto meridional: variedad de Cegama» atala. Otamotz.com webgunetik hartua). Gorriz, Goierriko hizkeraren aldaera bakoitzaren izenaren ondoan, 1970ean zituen hiztunen kopurua ageri da.
↑Irene Hurtado euskalariak ere Pedro Irizarrek zehaztutako muga hori gaur egungotzat jotzen du: «Goierri eskualde zabala izanik, sartaldea eta sortaldea bereizi ditu filologo bizkaitarrak zenbait elementu aztertzeko. Aldaketa batzuk herriz herri ematen dira eta beste kasu batzuk Goierri osoan ematen dira eta baita Tolosaldean ere. Bi eskualde nagusi horien arteko hizkera-muga Alegia eta Legorreta artean kokatuko litzateke.» (Joxemi Saizar: «Goierri eta Tolosaldeko hizkeren azterketa, liburuan», Argia, 2001-06-24)
↑ abKoldo Zuazo (1997): «Oiartzungo hizkeraren kokagunea», in Fontes linguae vasconum: Studia et documenta, 76. zenbakia, 397-426. orrialdeak.
↑Koldo Zuazo (1987): «Euskaldunek euskalkienganako izan dituzten jarrerez», Julio de Urquijo urtekaria, XXI. zenbakia, 927-950 orrialdeak.
↑ abKoldo Zuazo (1993): «Euskalkiak, askatu gabeko korapiloa», Jakin, 76. zenbakia.