Francisco Cándido Goitia Ostolaza (Olaberria, 1850eko urriaren 3a – Ordizia, 1914ko abuztuaren 25a) industrialaria eta enpresaburua izan zen.[1]
Zuzenbidea ikasi ondoren, ekonomia ikasi zuen Ingalaterran. Bertan anglofilo bilakatu zen. 1882an "Goitia y Compañía" eratu zuen Beasainen eta 1886an Sestaora eraman zuen bere fabrika. Horri esker 1890ean "La Iberia" sortu zen. Burdinzuria ekoizteari ekin zion. Bere Beasaingo lantegia denboraren poderioz egungo CAF bilakatu zen.
Politika arloan, foruzalea izan zen eta Liga Industrial Guipuzcoana sortu zuen.
Erreferentziak