Karea (kaltziooxidoa, CaO) konposatu kimiko bat da, gizakiak oso erabilia. Giro-tenperaturansolido zuri, kaustiko eta alkalinoa da. Kaltzio oxidoa normalean kaltzio karbonatoa (CaCO3, kaltzita) daukaten materialen deskonposizio termikoaren bidez lortzen da. Lan honetan erabilitako material nagusia kareharria da.
Historikoki, karea pareten gainazala osatzeko erabili izan da Euskal Herriko etxeetan, hala nola baserrietan, tipikoki zuri kolorez, karea biozida delako. IV-VI. mendeetan, halaber, Saint-Liziersko harresiak karez estalita zeuden, consorannien lurraldean.