Hafnioaelementu kimiko bat da, Hfikurra eta 72 zenbaki atomikoa dituena. Trantsizio-metal gris zilarkara eta distiratsua da. Zirkonioaren antzekoa da, beraien antzekotasunaren zergatia kontrakzio lantanidoen efektuan datza. Efektu honen ondorioz, bien arteko erradio atomikoa oso antzekoa da; mineral eta konposatu beretan ageri dira eta bere propietate kimikoak analogikoak direnez, zaila izaten da biak banatzea, ikerketa nuklearrak eta osagai nuklearretan erabiltzeko izan ezik. Oso zaila da Wolframioarekin batera aleazioan erabiltzen da argi-harizpiak eta elektrodoak ekoizteko. Bere beste aplikazio-eremu bat mikroprozesagailuetakotransistoreak dira. Erreaktore nuklearretako kontrol-barrak egiteko ere erabiltzen da, neutroiak xurgatzeko ahalmen handia baitauka.
Metal xaflakorra eta korrosioarekiko erresistentea da, kimikoki zirkonioaren oso antzekoa. Bi elementu hauek elektroi-kopuru bera dute kanpo-geruzetan eta beren erradio ionikoak parekoak dira. Ondorioz, oso zaila da biak bereiztea, ez baitaude hain antzekoak diren bi elementu kimiko. Hafnioak eta zirkonioak badute, ordea, ezberdintasun fisiko bat: hafnioa bi aldiz dentsoagoa da.
Hafnio karburoa (HfC) ezagutzen den konposaturik erregogorrena da, bere urtze-puntua 3.890 °C-etik gora baitago, eta hafnio nitruroa (HfN) nitruro metalikorik erregogorrena da.