Eduardo Justo Mokoroa Arbilla (Tolosa, 1867ko urriaren 13a - 1959ko urtarrilaren 30a) gipuzkoar organista, zuzendaria eta musikagilea izan zen. Felipe Gorritirekin eta Modesto Letamendiarekin organo, harmonia, kontrapuntu eta fuga ikasi zituen. Bere sorterriko abesbatzako eta Udal Musika Bandako zuzendaria izan zen eta arrakasta handia izan zuen lehenarekin. Abesbatzarekin sari ugari lortu zituen Remigio Mugikak eta Secundino Esnaolak zuzentzen zituzten Pamplonako Orfeoia edo Donostiako Orfeoia abesbatzekin lehiatuz. Musika-irakasle eta organista izan zen, eta zuzendari eta musikagile eskola garrantzitsua sortu zuen. Organo, orkestra, banda eta abesbatzentzat ehun obra baino gehiago ondu zituen. Horien artean nagusiak: Egun sentiya, Judica Domine, Gona gorria, Sorgiñ dantza eta Euzkeraren eriotza. Harena da, halaber, Sudun opera. Tolosako Seme Kuttun izendatu zuten 1942an.
Ilunabarra abestia
Oso ezaguna den Ilunabarra abestia harmonizatu omen zuen.[1] Berez Suitzako doinua omen da, gero harmonizazio bat baino gehiago egin dira, egileen artean aipatu ohi dira hauek: Eduardo Mokoroa[2][1], Santesteban[2], Sarriegi[2][3][4][5] eta P. Arrue[2].
Hau da Mokoroaren harmonizazioaren partitura sinplifikatu bat (lehengo errepikaldien bukaerak apur bat desberdin dira):
Erreferentziak
Kanpo estekak