Ilunabarra edo Eguzkia hasten da euskal abesti herrikoia da. Harmonizazio bat baino gehiago egin da euskaraz, egileen artean aipatu ohi dira hauek: Eduardo Mokoroa[1][2], Santesteban[1], Sarriegi[1][3][4][5] eta P. Arrue[1].
Jatorria
Sarriegik sortu zuen doinu hau XIX. mendeko bukaeran. Suitzako Alpeetako doinu batean inspiratu omen zen, baina hori ez dago frogatuta. Gero Jose juan Santestebanek harmonizatu zuen, baita Eduardo Mokoroak ere.[1] Mokoroarena da gaur egunean gehien erabiltzen den harmonizazioa.
Bertsioak
Abesti herrikoia izanik hainbat bertsio plazaratu dira, besteak beste, talde hauek egin dute bertsio bat: Arima Soul, Sonakay, Belardi, Elortegi Anayak, Izaki Gardenak, Beñat Axiari, Oskorri eta Amaia Zubiria.[6]
Hitzak
- Eguzkia hasten da
- hasten da jetxitzen, jetxitzen,
- dizdizera ederra
- zaiola gutxitzen.
- Diamantezko printzak
- zaizkanean galtzen
- urrezko bola baten
- itxuran da jartzen
- eta geldi geldi da
- itxaspera sartzen
- eta geldi, geldi
- eta geldi, geldi
- eta geldi, geldi da
- itxaspera sartzen, sartzen
- eta...
Doinua
Hau da Mokoroaren harmonizazioaren partitura sinplifikatu bat (lehengo errepikaldien bukaerak apur bat desberdin dira):
Erreferentziak
Kanpo estekak