Urkizu (Tolosa)

Urkizu
 Euskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaTolosa
Geografia
Koordenatuak43°08′08″N 2°06′28″W / 43.13556°N 2.10778°W / 43.13556; -2.10778
Demografia
Biztanleria30 (2023)

Urkizu Tolosako landa-auzo bat da. Hernio mendiaren magalean dago, 522 metroko altueran, Tolosako herri gunetik mendebaldera 8 kmtara. Eskualdeko ikuspegi zabalak eskaintzen dituen auzoa da: iparralderantz Oria bailara, ekialderantz Tolosako herri gunea, Uzturre mendia, Erroizpe mendia eta inguruko Ibarra, Belauntza eta Leaburu herriak eta hegoalderantz Aralar mendilerroko bista zabala.

Demografia

Urkizuko biztanleria

Ondarea

San Pedro eliza XVI. mendekoa da. San Zipirio ermitaren hondakinak daude inguruetan. Auzoko etxe ikusgarrienetakoa Urkizugoikoa da, balio historiko handikoa bertan jaio baitziren auzoko pertsonaia ezagunenetakoak; jatorrian dorretxe izan zela uste da.[1]

Irudi galeria

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «URKIZU - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-01).

Ikus, gainera

Geografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Kanpo estekak


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa