2012ko Kontxako Bandera gizonezkoentzat Banderaren 117. ekitaldia izan zen, eta emakumezkoentzat Banderaren 5.a.
Gizonezkoak
Kaikuk nagusitasun osoz irabazi zuen Bandera. Lehen jardunaldian 3 segundoko zigorra ezarri zioten arrauna hautsi eta estropada geldiarazteagatik.
Aipatzekoa da Chapela bere historian lehenengoz sailkatu zela Kontxako estropadarako.
Sailkapen estropada ere Kaikuk irabazi zuten bosgarren aldiz, Urdaibai bigarrenari 15 segundo aterata. Guztira 24 traineruk hartu zuten parte, 9 gipuzkoarrek, 8 bizkaitarrek, 5 kantabriarrek eta 2 galiziarrek.
Arraunlariak: Carlos Rodriguez, Benito San Martín, Javier Pérez, Oscar Medina, Federico steindl, Adrián González, Andrei Banica, Iñaki Errasti, Xabier Etxebeste, Gentza Zubiri, Angel Rodríguez, Iker Pascual eta Oscar Gómez.
Faboritoa Zumaia bazen ere bosgarren aldiz jarraian galiziarrak gailendu ziren, batez ere lehenengo jardunaldian zumaiarrek estropada kaxkarra egin baitzuten.
Aipatu behar da bigarren jardunaldian hiru traineruk aurrez zegoen denborarik onena hobetu zutela. Errekor berria beraz Zumaiak ezarri zuen 10:35:62 denborarekin. Bi egunetakoa galiziarrek dute, 21:13:32.
Arraunlariak: Jennifer Casal, Silvia Loureiro, Angela Castro, Luz Maria Lopez, Sonia Boubeta, Vanesa Suarez, Amalia Solla, Edurne Portilla, Emily Jane Marin, Laura Lomba, Andrea Oubiña, Sandra Sanchez, Carolina Arozamena, Silvia Ubeda eta Victoria Piñeiro