Illunbe Kirol Elkartea, ezagunagoa Trintxerpe izenaz, PasaikoTrintxerpe auzoko arraun taldea da.
1990. hamarkadaren amaiera eta XXI. mendearen hasieran puntako trainerua izatera iritsi zen. 2000. urtean Kontxako Banderan bigarren egin zuen[1] eta 2003an Euskadiko Txapelketa irabazi zuen. Azken urteetan trainerua ateratzeko arazo handiak izan ditu.
2023an jakin zuen haren instalazioak eraistekotan zirela eta kluba desagertzeko arriskuan dagoela adierazi du klubak[2].
Uniformea
Elastiko zuria marra horizontal urdinarekin eta traineru urdina. Traineruak hainbat izen izan ditu: Trintxerpe, Azkuene, Paco Rabanne...
1996an uretaratu zuten Paco Rabanne izeneko trainerua eta jatorriz txintxerpetarra zen Paco Rabanne moda diseinatzaile ezaguna izan zen ekitaldian[3].
Historia
Kluba sortu aurretik Trintxerpeko traineruak aritu izan ziren noizbait Kontxako Banderan, 1949, 1959, 1961 eta 1962an hain zuzen ere, emaitza aipagarririk gabe.
1990an uretaratu zuen lehen aldiz trainerua baina estropada bakarra jokatu zuen. Hala ere 2006 arte urtero aritu izan zen trainerutan, bandera ugari lortuz eta Liga nagusietan postu onak eginez gainera. 1998an Kontxako Banderan hirugarren egin zuen[1], Ligan eta Espainiako Txapelketan bosgarren, eta gainera bost bandera irabazi zituen. 2000a ere urte bikaina izan zen Kontxako bigarren postuaz gainera Ligan seigarren bukatu baitzuen[1]. 2003an Federazioaren Ligan egon arren Euskadiko txapeldun bihurtu zen, bai eta bere ligako 8 bandera irabazi ere.
TKE Ligan bi urte egin zituen baina 2007an ez zuenez trainerurik atera zerotik hasi behar izan zuen 2008an. 2009an KAE Ligako bigarren mailan, bi bandera irabazi zituen eta play-offa irabaziaz, KAE ligako lehen mailara igo zen. Baina, hurrengo urtean ezin izan zuen maila mantendu eta KAE 2ra bueltatu zen.
2012an KAE Ligako bigarren mailan txapeldun izan zen eta lehen mailara igo zen. 2013an 5. postuan amaitu zuen liga eta 2014an zazpigarren. Arazo ekonomikoak direla medio, 2015.urtetik ez zuen trainerurik uretaratu txapelketa ofizialetan.
Sei denboralditan kale egin ondoren 2021ean itzuli zen. 2023an jakin zuen haren instalazioak eraistekotan zirela eta kluba desagertzeko arriskuan dagoela adierazi du klubak[2].