1943ko Kontxako Bandera

1943ko Kontxako Bandera
Hondarribiako tripulazioa Banderarekin
Datu orokorrak
Antolatzailea Donostiako Udala
Partaideak 6
Estropadak 2 estropada
Hasiera 1943ko irailaren 5a
Amaiera 1943ko irailaren 12a
Palmaresa
Txapelduna Euskal Herria Hondarribia
Txapeldunordea Kantabria Pedreña
1942
1944
Kontxako estropada eguna 1943 urtean.

1943ko Kontxako Bandera (Banderaren 48. ekitaldia) urte honetako irailaren 5 eta 12ean jokatu zen, eta Hondarribiak bere hirugarren Kontxako Bandera eskuratu zuen.

Kontakizuna

Ekitaldia berezia izan zen izan ere denborarik onena markatu zuen Oriok ez baitzuen Bandera eskuratu (1921eko Kontxako Banderan Donostiari gertatu bezala). Lehenengo igandean bosgarren egin zuen eta garai hartan ohorezko txandako laurek baino ez zuten Banderarako lehiatzen. Beste txanda kontsolazio txanda baino ez zen izaten. 1943ko Bandera honetan gertaturikoa ikusita hurrengo urterako araudia aldatzea erabaki zen. Hondarribiak garaipen erraza lortu zuen eta bigarren posturako Pedreña, San Juan eta Santurtziren arteko lehia estua bizi izan zen.

Aurrez kantabriarrak Kontxan lehiaturikoak baziren ere Pedreña handiaren debuta izan zen eta bigarren postu bikaina eskuratu zuen. Santanderko traineru bat ere aritu zen ekitaldi honetan.

Parte-hartzaileak

Talde parte-hartzaileak
Taldeak Traineruak Patroiak
Euskal Herria Emen Gatoxti (Orio)
Euskal Herria Hondarribia
Euskal Herria Loiolatarra (Donostia)
Kantabria Pedreña
Euskal Herria San Juan
Kantabria Santander
Euskal Herria Santurtzi
?
?
?
?
?
?
?
Domingo Mitxelena
Pedro Gonzalez
Juan Landaberea
José Bedia
Francisco Lujanbio
Manuel Santamaría
Daniel Obregón

Emaitzak

Behin betiko denborak
Postua Elkartea 1. Eguna 2. Eguna Denera Diferentzia
1 Hondarribia 19:41:2/5 20:54:1/5 40:35:3/5
-
2 Pedreña 19:57:4/5 21:10:0/5 41:07:4/5 + 0:32:1/5
3 San Juan 19:46:3/5 21:22:0/5 41:08:3/5 + 0:33:0/5
4 Santurtzi 19:52:2/5 21:22:3/5 41:15:0/5 + 0:39:2/5
5 Orio* 20:03:4/5 20:31:1/5 (40:35:0/5)* (- 0:00:3/5)*
6 Loiolatarra 21:01:0/5 21:31:2/5
-
-
7 Santander 20:30:2/5 22:20:0/5
-
-

Tripulazio irabazlea


Ikus, gainera

Kanpo estekak