1932ko Kontxako Bandera (Banderaren 40. ekitaldia) urte honetako irailaren 11 eta 18an jokatu zen, eta San Pedrok bere 10. Kontxako Bandera eskuratu zuen, seigarrena jarraian.
Kontakizuna
Zortzi traineruk hartu zuten parte estropadan, sei gipuzkoarrek, bizkaitar batek eta kantabriar batek. San Pedro eta Amaikak Baten arteko lehia izan zen. Lehenengo jardunaldiak sanpedrotarrak 23 segunduren aldeaz nagusitu ziren baina bigarren igandean donostiarrek 14 segundu errekuperatu zituzten. Ohorezko txanda Hondarribiak eta Empujek osatu zuten, maila ona emanez gainera. San Pedrok Hondarribiaren trukatu zuen trainerua eta donostiarrek beraien artean.
Kontsolazio txanda Castro Urdialesek irabazi zuen eguneko denborarik onena markatuz. Kontsolazio txandako traineruek ez zuten bandera lortzeko aukerarik. Honetaz gain aurreko igandeko denborek ez zuten balio eta horregatik Castro jabetu zen estropadako bosgarren postuaz Kaikuren aurretik.
Arraunlariak: Felipe Otazo, Gabino Otazo, Paulino Arrillaga, Saturnino Arrillaga, Antonio Arrillaga, Manuel Arrillaga (semea), Antonio Isasa, Santiago Korta, Franzisko Betialde, Sabino Egurrola, Franzisko Mendizabal, Karlos Mendizabal, Jose Mari Urrestarazu eta Blas Korta