1916ko Kontxako Bandera
Datu orokorrak
|
Antolatzailea
|
Donostiako Udala
|
Partaideak
|
7
|
Estropadak
|
2 estropada
|
Hasiera
|
1916ko irailaren 3a
|
Amaiera
|
1916ko irailaren 16a
|
Palmaresa
|
Txapelduna
|
Orio
|
Txapeldunordea
|
Donostia
|
|
|
1916ko Kontxako Bandera (Banderaren 24. edizioa), urte horretako irailaren 3an eta 16an jokatu zen; Oriok bere 4. Kontxako Bandera eskuratu zuen.
Kontakizuna
Lehen jardunaldiko bi lehen sailkatuak igaro ziren bigarreneko ohorezko txandara, hau da, bandera jokatuko zen txandara. Besteak, beraz, jardunaldi bakarrean lehiatu ziren.
Bitxikeria xelebre bat ere izan zen: aurreko urtean, 1915ean, faborito nagusi zen Oriori burla egin zioten donostiarrek, Orio irudikatzen zuen hilkutxa bat ere kaleetan zehar eramanez. Hurrengo urtean, 1916an, oriotarrak garaile irten zirenean donostiarren aurretik, Orioko arrunlari batzuk ziaka aritu omen ziren une batez, atzetik zetorren Donostiari iseka egiteko-edo[1].
Parte-hartzaileak
Emaitzak
Bigarren jardunaldian traineruak trukatu egin zituzten bi lehenek.
Tripulazio irabazlea
- Orio
- Patroia: Manuel Olaizola
- Arraunlariak: Juan Jose Manterola, Ramon Maria Uranga, Segundo Uranga, Leon Lizaso, Domingo Mitxelena, Bernardo Uranga, Pedro Jose Maritxalar, Jose Antonio Makazaga, Bixente Segurola, Eusebio Solabarrieta, Martin Garate, Lino Solabarrieta eta Manuel Elizondo
Erreferentziak
- ↑ [1] Kontxako 1915-1916 banderen anekdotari buruzko artikulua, Donostiako arraunketari buruzko blog batean
Bibliografia
- AGUIRRE, Rafael (2002): Donostiako Estropadak (1879 - 2001) Regatas de la Concha. Donostia: Kutxa Fundazioa, ISBN 84-7173-414-1
- ZAVALA, Antonio (2003): Estropadak bertsotan. Auspoa Bilduma. Sendoa Argitaletxea, ISBN 84-95378-64-7
Ikus, gainera
Kanpo estekak