2024ko Kontxako Bandera gizonezkoentzat Banderaren 129. ekitaldia izango da, eta emakumezkoentzat Banderaren 17.a. Urte honetako irailaren 1ean eta irailaren 8an jokatu zen.
Emakumezkoetan Arraun Lagunakek hirugarren bandera lortu zuen, bigarrena jarraian. Gizonezkoetan Bermeo Urdaibai Arraun Elkarteak zortzigarren bandera lortu zuen eta Gorka Aranberri patroiak bederatzigarrena, Aita Manuelen marka berdinduz. Bi egunetako marka, gizonezkoetan zein emakumezkoetan, historiako bigarren onena izan zen.
Lehiaketa
Gizonezkoen sailkatze estropadan TKE Ligako sei onenez gain (Donostiarra jada barruan zegoen) Cabo da Cruz (9.a) eta Kaiku (10.a) sailkatu ziren eta zortzigarrena Galiziako Ligako txapelduna izan zen, Ares, sailkatzetik segundo bakar batera gelditu zena.
Emakumezkoen sailkatze estropadan sorpresa handiak izan ziren, izan ere Euskotren Ligako hiru traineru kanpoan gelditu baitziren eta Orio ere oso juxtuan sailkatu baitzen. Haien tokiak ETE Ligako Astillerok eta Kaikuk eta Galiziako Ligako Chapelak hartu zituzten. Zumaia oriotarrengandik 84 ehunenekora geratu zen.
Lehenengo jardunaldian ez zen sorpresarik izan eta faborito ziren Bermeok (gizonezkoetan) eta Arraun Lagunak taldeak (emakumezkoetan) alde esanguratsua atera zuten bandera bideratuta utziz. Marka onak egiteko itsasoa izan zen, gizonezkoetan Bermeok 19:05.58 egin zuen eta zazpi traineru izan ziren 20 minututatik behera. Emakumezkoetan Arraun Lagunakek Kontxako errekorretik lau segundotara amaitu zuen estropada, historiako bigarren marka eginez.
Emakumezkoetan Arraun Lagunak oso nagusi izan zen bigarren jardunaldian ere eta hurrengo hiru traineruek segundo eta erdian amaitu zuten sailkapen nagusian. Gizonezkoetan Bermeok nagusitasun osoz irabazi zuen bigarren jardunaldia ere.
Gizonezkoak
Parte-hartzaileak
Emaitzak
Behin betiko denborak
|
Postua
|
Trainerua
|
1. Eguna
|
2. Eguna
|
Denera
|
Diferentzia
|
1
|
Bermeo-Urdaibai
|
19:05.58
|
19:04.60
|
38:10.08
|
|
2
|
Zierbena
|
19:19.58
|
19:17.20
|
38:36.78
|
+ 0:26.70
|
3
|
Donostiarra
|
19:20.90
|
19:25.56
|
38:46.70
|
+ 0:36.62
|
4
|
Orio
|
19:30.70
|
19:20.94
|
38:51.64
|
+ 0:41.56
|
5
|
Hondarribia
|
19:32.90
|
19:18.76
|
38:51.66
|
+ 0.41.58
|
6
|
Getaria
|
19:52.16
|
19:25.56
|
39:17.72
|
+ 1:07.64
|
7
|
Kaiku
|
19:46.26
|
19:58.64
|
39:44.90
|
+ 1:34.82
|
8
|
Cabo da Cruz
|
20:02.50
|
19:48.72
|
39:51.22
|
+ 1:41.14
|
Tripulazio irabazlea
- Bermeo-Urdaibai
- Entrenatzailea: Iker Zabala
- Patroia: Gorka Aranberri
- Arraunlariak: Diego Perez, Iker Portugues, Carlos Mañas, Jon Unanue, Alberto Vidal, Iñaki Goikoetxea, Mikel Azkarate, Mikel Calleja, David Iglesias, Oscar Andres Medina, Alain Kolunga, Gentza Zubiri eta Bersaitz Azkue.
Sailkapen estropada
Emakumezkoak
Parte-hartzaileak
Emaitzak
Behin betiko denborak
|
Postua
|
Trainerua
|
1. Eguna
|
2. Eguna
|
Denera
|
Diferentzia
|
1
|
Arraun Lagunak
|
10:28.26
|
10:36.16
|
21:04.42
|
|
2
|
Donostiarra
|
10:42.06
|
10:43.02
|
21:25.08
|
+ 0:20.66
|
3
|
Orio
|
10:37.38
|
10:48.34
|
21:25.72
|
+ 0:21.30
|
4
|
Tolosaldea
|
10:40.40
|
10:36.20
|
21:26.60
|
+ 0:22.18
|
5
|
Astillero
|
10:49.76
|
10:55.34
|
21:45.10
|
+ 0:40.68
|
6
|
Chapela
|
10:54.78
|
11:01.30
|
21:56.08
|
+ 0:51.66
|
7
|
Kaiku
|
11:02.28
|
10:59.72
|
22:02.00
|
+ 0:57.58
|
8
|
Hibaika
|
11:01.88
|
11:15.26
|
22:17.14
|
+ 1:12.72
|
Tripulazio irabazlea
- Donostia Arraun Lagunak
- Entrenatzailea: Juan Mari Etxabe
- Patroia: Andrea Astudillo
- Arraunlariak: Xubane Urribarrena, Lucia Canal, Beatriz Piñeiro, Maider Bereau, Lorea Etxabe, Marcia R. Larrea, Aiora Belartieta, Laura Jaramillo, Udane Goenaga, Naiara Martin, Ane Sanchez, Alejandra Ríos eta Nahikari Azkue.
Sailkapen estropada
Ikus, gainera
Erreferentziak
Kanpo estekak