1968ko Kontxako Bandera
Datu orokorrak
|
Antolatzailea
|
Donostiako Udala
|
Partaideak
|
7
|
Estropadak
|
2 estropada
|
Hasiera
|
1968ko irailaren 1a
|
Amaiera
|
1968ko irailaren 8a
|
Palmaresa
|
Txapelduna
|
Hondarribia
|
Txapeldunordea
|
Astillero
|
|
|
1968ko Kontxako Bandera (Banderaren 73. ekitaldia, garai hartan 66. ekitaldia bezala aurkeztu bazen ere) urte honetako irailaren 1 eta 8an jokatu zen, eta Hondarribiak bere bederatzigarren Kontxako Bandera eskuratu zuen, laugarrena jarraian.
Kontakizuna
Historian oso gutxitan gertatu den bitxikeria jazo zen, izan ere Hondarribiak bandera eskuratu bazuen ere ez zuen jardunaldirik irabazi, lehenengoan Astillero nagusitu baitzitzaion eta bigarrenean Lasarte. Azkenean Hondarribia eta Astilleroren artean 3 segundo pasatxo izan ziren eta Lasarte 9 segundora gelditu zen. Gainontzeko taldeak oso atzean ibili ziren.
Urte hartako Banderan zazpi traineru aritu ziren lehian. Astillerorentzat lehenengo aldia izan zen eta emaitza bikaina lortu zuen, bigarren gelditu baitzen sailkapen orokorrean. Portugaleterentzat bigarren aldia zen, aurrez 1926an ere arraun egina baitzen, lau hamarkada lehenago.
Lehenengo jardunaldian hondarribitarrak haserre bizian izan ziren itsasontzi baten erruz galdu zutela esanez, izan ere 2/5-eko aldea baino ez baitzen izan. Aipatzekoa ere Bibiano Etxabek (Errenteriako patroiak) arrauna hautsi zuela joanekoan. Bigarren igandean Portugalete erretiratu egin zen itsaso txarrean ez baitzen moldatu.
Parte-hartzaileak
Emaitzak
Behin betiko denborak
|
Postua
|
Elkartea
|
1. Eguna
|
2. Eguna
|
Denera
|
Diferentzia
|
1
|
Hondarribia
|
22:30:3/5
|
21:48:4/5
|
44:19:2/5
|
-
|
2
|
Astillero
|
22:30:1/5
|
21:53:0/5
|
44:23:1/5
|
+ 0:03:4/5
|
3
|
Lasarte
|
22:49:0/5
|
21:40:0/5
|
44:29:0/5
|
+ 0:09:3/5
|
4
|
Donostia
|
23:37:2/5
|
22:21:3/5
|
45:59:0/5
|
+ 1:39:3/5
|
5
|
Zumaia
|
24:31:4/5
|
22:36:3/5
|
47:08:2/5
|
+ 2:49:0/5
|
6
|
Errenteria
|
24:08:2/5
|
23:07:1/5
|
47:15:3/5
|
+ 2:56:1/5
|
7
|
Portugalete
|
25:52:0/5
|
erretiratua
|
-
|
-
|
Tripulazio irabazlea
Ikus, gainera
Kanpo estekak