1944ko Kontxako Bandera (Banderaren 49. ekitaldia) urte honetako irailaren 10 eta 17an jokatu zen, eta Oriok bere 13. Kontxako Bandera eskuratu zuen.
Kontakizuna
Aurreko urtean gertatutakoaren ondoren (Oriok denbora onena egin arren bandera ez irabaztea), aurtengo ekitaldian araudia aldatu eta bigarren igandeko kontsolazio txandakoek ere aukera izan zuten Bandera eskuratzeko. Hala ere ez zen sorpresarik izan. Oriok lehenengo jardunaldian lorturiko 20 segunduko errentari esker eskuratu zuen garaipena izan ere bigarren igandean San Pedro 9 segundu aurretik sartu baitzen.
Ekitaldi bikaina izan zen, sei traineruek denbora oso onak egin zituzten eta lehenengoa eta azkenaren artean ez zen minutu bateko tarterik izan.
Arraunlariak: Inazio Oliden, Luis Gaztañazpi, Santiago Arrillaga, Esteban Azkue, Joakin Fresnedo, Ramon Indo, Jose Mari Zumeta, Joakin Azkue, Inazio Oliden, Ramon Uranga, Batista Oliden, Segundo Manterola eta Jose Mari Azkue.