1994ko Kontxako Bandera

1994ko Kontxako Bandera
Datu orokorrak
Antolatzailea Donostiako Udala
Partaideak 8
Estropadak 2 estropada
Hasiera 1994ko irailaren 4a
Amaiera 1994ko irailaren 11a
Palmaresa
Txapelduna Euskal Herria San Pedro
Txapeldunordea Euskal Herria Orio
1993
1995

1994ko Kontxako Bandera (Banderaren 99. ekitaldia, garai hartan 92. ekitaldia bezala aurkeztu bazen ere) urte honetako irailaren 4 eta 11an jokatu zen, San Pedrok 15. Kontxako Bandera eskuratu zuen, bigarrena jarraian.

Kontakizuna

San Pedrok lehenengo jardunaldian ateratako abantaila nahikoa izan zen Bandera irabazteko. Bigarren jardunaldian Orio nagusitu zitzaion arren segundo bakarreko aldea baino ez zion atera. Aurtengo berritasuna Meirako Samertolameu taldea izan zen, Kontxako Banderan parte hartzen zuen lehenengo traineru galiziarra baitzen. Hirugarren eginez maila oso ona zuela erakutsi zuen. Bestetik Ondarroak ere 68 urteren ondoren berriz Kontxako Banderan aritzea lortu zuen.

Donostiarren ordezkaria Arraun Lagunak izan zen, Aste Nagusiko klasifikatorioan Ur-Kirolak eta Fortuna gainditzeagatik. Sailkapen estropadan Ur-Kirolak ere barruan sartzea lortu zuen.

Kontxako Banderarako Sailkapen estropadan 22 traineru aritu ziren lanean, 14 gipuzkoar, lau bizkaitar, bi kantabriar eta galiziar eta asturiar bana. Donibaneko Arraunlariak izan zen irabazlea San Pedro eta Orioren aurretik.

Parte-hartzaileak

Talde parte-hartzaileak
Taldeak Traineruak Patroiak
Euskal Herria Arraun Lagunak
Euskal Herria Donibaneko Arraunlariak
Euskal Herria Hondarribia
Euskal Herria Ondarroa
Euskal Herria Orio
Galizia Samertolameu do Meira
Euskal Herria San Pedro
Euskal Herria Ur-Kirolak
Mari Galant
La Navarra
Ama Guadalupekoa
Antiguako Ama
San Nikolas
Meiramar
Libia
Koruko Ama
Asier Lopez
Juan Mari Lujanbio
Aitor Carrillo
Juan Inazio Maruri
Jose Luis Korta
Antonio Casqueiro
Juan Carlos Fontan
Oskar Rodriguez

Emaitzak

Behin betiko denborak
Postua Elkartea 1. Eguna 2. Eguna Denera Diferentzia
1 San Pedro 20:04:51 20:08:09 40:12:60
-
2 Orio 20:19:09 20:06:92 40:26:01 + 0:13:41
3 Samertolameu do Meira 20:10:85 20:23:85 40:34:70 + 0:22:10
4 Donibaneko Arraunlariak 20:17:39 20:18:52 40:35:91 + 0:23:31
5 Hondarribia 20:22:63 20:34:17 40:56:80 + 0:44:20
6 Arraun Lagunak 20:40:88 20:26:00 41:06:88 + 0:54:28
7 Ur-Kirolak 20:38:15 20:42:04 41:20:19 + 1:07:59
8 Ondarroa 21:17:02 21:05:58 42:22:60 + 2:10:00

Tripulazio irabazlea

  • Sanpedrotarra Arraun Elkartea
    • Entrenatzailea: Julian Osa
    • Patroia: Juan Carlos Fontan
    • Arraunlariak: Iñigo Velasko, Joseba Martin, Iñaki Beraza, Alvaro Lopez, Patxi Gobantes, Julio Cascante, Gorka Perez, David Gil, Aitor Balda, Jon Sisniaga, Ivan Berdegue, Iñaki Irulegi eta Mikel Martin.

Sailkapen estropada

Postua Taldea Denbora
1 Donibaneko Arr. 20:10,63
2 San Pedro 20:14,19
3 Orio 20:16,58
4 Hondarribia 20:24,32
5 Meira 20:30,10
6 Ondarroa 20:33,08
7 Ur-Kirolak 20:33,42
8 Trintxerpe 20:35,23
9 Koxtape 20:37,24
10 Hernani 20:42,18
11 Zierbena 20:48,21
12 Kaiku 20:53,53
13 Getaria 20:55,11
14 Castropol 20:56,17
15 Santander 20:58,84
16 Raspas 20:59,64
17 Santoña 21:02,80
18 Zumaia 21:08,03
19 Fortuna 21:08,83
20 Itxaspe (Koxtape B) 21:12,89
21 Zarautz 21:19,32
22 Yola (Donibaneko B) 21:21,24


Ikus, gainera

Kanpo estekak