1947ko Kontxako Bandera (Banderaren 52. ekitaldia) urte honetako irailaren 2 eta 9an jokatu zen, eta Hondarribiak bere laugarren Kontxako Bandera eskuratu zuen, hamarkadako lauretatik hirugarrena.
Kontakizuna
Aurreko bi urteetako garailea izan zen Pedreñak parte ez hartzea erabaki zuen eta lau traineru gipuzkoarren arteko lehia izan zen. Orio bost segundoko aldeaz nagusitu zen lehenengo igandean baina hondarribiarrek bigarrenean hamar atera eta Bandera eskuratu zuten. Beste bi traineruak donostiarrak izan ziren, Esperanza eta Loiolatarra.
Benetan bitxia da Hondarribiak bi egunetan denbora berbera markatu izana, 21:17:2/5.