1930eko Kontxako Bandera (Banderaren 38. ekitaldia) urte honetako irailaren 7 eta 16an jokatu zen, eta San Pedrok bere 8. Kontxako Bandera eskuratu zuen, laugarrena jarraian.
Sei traineruk gipuzkoarrek hartu zuten parte estropadan. San Pedrok jardunaldi biak irabaziz lortu zuen Bandera eskuratzea. Bigarren jardunaldian pasaitarrek elkarren artean trukatu zituzten traineruak eta Oriok Getariarekin ordezkatu zuen.
Kontsolazio txandan Donostiak Oikia gainditu zuen.
Arraunlariak: Manuel Arrillaga, Saturnino Arrillaga, Paulino Arrillaga, Dionisio Arrillaga, Antonio Arrillaga, Migel Arrillaga, Gabino Otazo, Felipe Otazo, Francisco Betialde, Antonio Isasa, Santiago Korta, Sabin Egurrola eta Bixente Etxeberria.