1939ko Kontxako Bandera
Datu orokorrak
|
Antolatzailea
|
Donostiako Udala
|
Partaideak
|
3
|
Amaiera
|
1939ko apirilean
|
Palmaresa
|
Txapelduna
|
Orio
|
Txapeldunordea
|
Getaria
|
|
|
1939ko Kontako Bandera (Banderaren 44. ekitaldia) Bandera hau eztabaida iturri izan da. Orio izan zen garailea.
Bandera eztabaidagai
Polemika izan da bandera honen inguruan. Gerra Zibila bukatu berria zen eta Francoren garaipena ospatzeko jokatu zen apirilean. Rafael Aguirrek Kontxako Banderari buruzko bere liburuan (ikus Bibliografia) ez zuen Kontxako palmaresean sartu, urte hartan irailean beste estropada batzuk antolatzeko asmoa izan baitzen (beraz, apirilekoarekin ez zen Kontxa jokatutzat ematen), bi miliatako distantzia izan baitzuen, apirilean jokatu baitzen eta egun bakarreko estropada izan baitzen. Honen aurrean Orio Arraunketa Elkarteak Kontxako Banderatzat hartzen diren hainbat estropada berezi aintzat hartuta Kontxako zerrendan sartzea eskatu zuen.
2014an Orioren helegitea onartu zen baina 2016an Donostiako udalak berriz atzera bota zuen[1]. Orduan komisio bat eratu zen Orion eta 2017an Aranzadi Zientzia Elkartearen onespena lortzerakoan urte honetako ekainaren 28an Donostiako Udalak berriz sartu zuen palmaresean[2].
Parte-hartzaileak
Emaitzak
Behin betiko denborak
|
Postua
|
Elkartea
|
Denbora
|
Diferentzia
|
1
|
Orio
|
11:25:2/5
|
-
|
2
|
Getaria
|
11:40:2/5
|
+ 0:15:0/5
|
3
|
Donostia
|
11:57:0/5
|
+ 0:31:3/5
|
Tripulazio irabazlea
- Emen Gatoxti
- Patroia: Antonio Maria Uranga
- Arraunlariak: Jose Loidi, Joakin Azkue, Jose Maria Zumeta "Salmasti", Blas Urkizu, Segundo Manterola, Ramon Solabarrieta, Martin Arruti, Batista Oliden, Inazio Sarasua, Pedro Aizpurua, Tiburtzio Etxeberria, Jose Zumeta "Txantxa" eta Jose Kruz Lopetegi.
Ikus, gainera
Erreferentziak
Bibliografia
AGUIRRE, Rafael (2002): Donostiako Estropadak (1879 - 2001) Regatas de la Concha. Donostia: Kutxa Fundazioa, ISBN 84-7173-414-1
Kanpo estekak