1924ko Kontxako Bandera (Banderaren 32. ekitaldia) urte honetako iraileko bi igandetan jokatu zen, eta San Juanek bere lehenengo Kontxako Bandera eskuratu zuen.
Kontakizuna
Hiru traineru baino ez ziren lehiatu, San Juan, San Pedro eta Donostia. Lehenengo egunean Donostia sartu zen sanjuandarren aurretik eta San Pedro hirugarrena izan zen. Bigarren jardunaldian elkarrekin traineruak trukatu eta San Juan nagusitu zitzaien donostiarrei.
Bitxikeriak
Lehen aldiz estropadak iragartzeko kartela argitaratu zen, Aurelio Arteta margolariak egindako irudi ezaguna. Ondorengo hainbat urteetan erabiliko zen irudi hori bera. Era berean, tripulazioek koloretako kamisetak erabiliko zituzten, jendeak hobeto bereiz zitzan taldeak. Koloreak ez ziren finkoak, eta estropada bakoitzerako aldatu egiten ziren zozketaz.
Parte-hartzaileak
Emaitzak
Behin betiko denborak
|
Postua
|
Elkartea
|
1. Eguna
|
2. Eguna
|
Denera
|
Diferentzia
|
1
|
San Juan
|
20:26:3/5
|
20:03:0/5
|
40:29:3/5
|
-
|
2
|
Donostia
|
20:17:4/5
|
20:20:1/5
|
40:38:0/5
|
+ 0:08:2/5
|
3
|
San Pedro
|
20:55:1/5
|
-
|
-
|
-
|
Tripulazio irabazlea
- San Juan
- Patroia: Francisco Laboa "Matxet"
- Arraunlariak: Raimundo Laboa, Jose Laboa, Tomas Gereño, Franzisko Gereño, Angel Lizarraga, Rafael Garbizu, Gregorio Alzua, Bibiano Puy, Martin Manzisidor, Teodoro Makazaga, Eduardo Calafel, Franzisko Lujanbio eta Balentin Lujanbio.
Ikus, gainera
Kanpo estekak