2019ko Kontxako Bandera
Datu orokorrak
|
Antolatzailea
|
Donostiako Udala
|
Partaideak
|
8 giz. + 8 emak.
|
Estropadak
|
2 estropada
|
Hasiera
|
2019ko irailaren 1a
|
Amaiera
|
2019ko irailaren 8a
|
Palmaresa
|
Txapelduna
|
Giz. Hondarribia Em. Orio
|
Txapeldunordea
|
Giz. Orio Em. Arraun Lagunak
|
|
|
2019ko Kontxako Bandera gizonezkoentzat Banderaren 124. ekitaldia izan zen, eta emakumezkoentzat Banderaren 12.a. Urte honetako irailaren 1 eta 8an jokatu zen, eta Hondarribiak gizonezkoetan bere 13. bandera irabazi zuen[1], bigarrena jarraian, eta Oriok emakumezkoetan bere aurrenekoa.
Lehiaketa
Gizonezkoetan sorpresa Ondarroak eman zuen, sailkapen estropada irabazi baitzuen. Honi esker 23 urte pasa ondoren berriro sailkatu zen Kontxako Banderara[2]. Bost traineru bizkaitar izan ziren guztira.
Lehenengo jardunaldian Hondarribia nagusitu zen bigarren txanda irabazita eta gertu izan zituen lehen txandako onenak, Orio (5 segundura) eta Santurtzi (9 segundutara).
Bigarren jardunaldian, Orio lehen luzearen erdialdean aurreratu zitzaion Hondarribiari 4 segundu ateratzeraino, baina balizara iritsi orduko denbora berean ziren. Itzulerako luzea oso parekoa izan zen eta helmugan Hondarribia izan zen berriz aurrena, segundu bakarraren aldeaz. Santurtzi hasieratik gelditu zen atzean. Aurreko txanda irabazi zuen Donostiarrak ere estropada bikaina egin zuen, Hondarribiarengandik bi segundu eskasera geldituz.
Emakumezkoen estropadan Oriok ez zuen aurkaririk izan. Lehenengo jardunaldian sei segundu atera zizkion Arraun Lagunaki baina bigarren jardunaldian hogeitik gora[3]. Aipatzekoa da ETE Ligako Hibaika eta San Juanek ohorezko txanda jokatu zutela.
Gizonezkoak
Parte-hartzaileak
Emaitza
Behin betiko denborak
|
Postua
|
Trainerua
|
1. Eguna
|
2. Eguna
|
Denera
|
Aldea
|
1
|
Hondarribia
|
19:19:88
|
19:41:70
|
39:01:58
|
-
|
2
|
Orio
|
19:25:42
|
19:42:96
|
39:08:38
|
+ 0:06:80
|
3
|
Santurtzi
|
19:29:00
|
19:55:86
|
39:24:86
|
+ 0:23:28
|
4
|
Donostiarra
|
19:43:18
|
19:43:44
|
39:26:62
|
+ 0:25:04
|
5
|
Bermeo (Urdaibai)
|
19:38:92
|
19:53:38
|
39:32:30
|
+ 0:30:72
|
6
|
Zierbena
|
19:34:82
|
20:03:38
|
39:38:20
|
+ 0:36:62
|
7
|
Ondarroa
|
19:50:30
|
19:59:92
|
39:50:22
|
+ 0:48:64
|
8
|
Kaiku
|
20:13:52
|
20:14:52
|
40:28:04
|
+ 1:26:46
|
Tripulazio irabazlea
- Hondarribia Arraun Elkartea
- Entrenatzailea: Mikel Orbañanos
- Patroia: Joseba Amunarriz
- Arraunlariak: Alexander Udabe, Julen Castrillon, Manex Alday, Beñat Egiazu, Xabier Etxebeste, Galder Ezponda, Gonzalo Carrion, Iñigo Jokin Sagarzazu, Bikendi Alza, Iker Marizkurrena, Iñigo Vertiz, Adrián Gonzalez eta Urko Redondo.
Sailkapen estropada
Emakumezkoak
Parte-hartzaileak
Emaitzak
Behin betiko denborak
|
Postua
|
Trainerua
|
1. Eguna
|
2. Eguna
|
Denera
|
Diferentzia
|
1
|
Orio
|
10:43:34
|
10:45:14
|
21:28:48
|
-
|
2
|
Arraun Lagunak
|
10:49:76
|
11:07:66
|
21:57:42
|
+ 0:28:94
|
3
|
Hondarribia
|
11:01:40
|
11:02:80
|
22:04:20
|
+ 0:35:72
|
4
|
Hibaika
|
10:54:04
|
11:13:12
|
22:07:26
|
+ 0:38:68
|
5
|
Donostiarra
|
11:05:92
|
11:07:48
|
22:13:40
|
+ 0:44:92
|
6
|
San Juan
|
10:56:60
|
11:22:80
|
22:19:40
|
+ 0:50:92
|
7
|
Náutico Riveira
|
11:04:84
|
11:17:82
|
22:22:66
|
+ 0:54:18
|
8
|
Zumaia
|
11:09:26
|
11:41:02
|
22:50:28
|
+ 1:21:80
|
Tripulazio irabazlea
- Orio
- Entrenatzailea: Xanti Zabaleta
- Patroia: Nadeth Agirre
- Arraunlariak: Itziar Olasagasti, Garazi Oliden, Leire Arriola, Olatz Agirregabiria, Maialen Aizpuru, Oihane Iraola, Victoria Piñeiro, Olatz Ortega, Sandra Piñeiro, Nerea Badiola, Itxaso Azkonobieta, Leire Alcala eta Leire Garate
Sailkapen estropada
Ikus, gainera
Erreferentziak
Kanpo estekak