Itziar Olasagasti San Sebastian (Orio, 1989ko otsailaren 6a) euskal arraunlaria da, bina aldiz Kontxako Bandera eta Traineruen Liga irabazitakoa, denak ere Oriorekin.
Kirol ibilbidea
Oriotarra izanik ibilbide guztia herriko arraun taldean egin du eta haren lorpen garrantzitsu guztietan izan da traineruan.[1] 2010. urtean aurrenezkoz uretaratu zen traineruan bazen eta 2019 eta 2020 denboraldietan nagusitasun osoa agertu zuen traineruaren hankeko postuan aritu zen. 2020ko denboraldia amaitzerakoan erretiroa hartu zuen eta gaur egun Gipuzkoako Arraun Federazioko zuzendaritzan dago.[2]
2020ko denboraldian zehar Berria egunkarian "Txiki-tik" zutabea idatzi du arraunaren inguruan.[3]
Palmaresa
Erreferentziak
Kanpo estekak