1942ko Kontxako Bandera
Datu orokorrak
|
Antolatzailea
|
Donostiako Udala
|
Partaideak
|
6
|
Estropadak
|
2 estropada
|
Hasiera
|
1942ko irailaren 6a
|
Amaiera
|
1942ko irailaren 13a
|
Palmaresa
|
Txapelduna
|
Orio
|
Txapeldunordea
|
San Juan
|
|
|
1942ko Kontxako Bandera (Banderaren 47. ekitaldia) urte honetako irailaren 6 eta 13an jokatu zen, eta Oriok bere 12. Kontxako Bandera eskuratu zuen[1].
Kontakizuna
Sei traineru gipuzkoarrek hartu zuten parte, Oriok, Hondarribiak, San Juanek eta hiru talde donostiarrek hain zuzen ere. Oriok igande bietan irabazi bazuen ere sanjuandarrak nabarmen estutu zuten traineru horia. Ohorezko txandan lau traineru aritu ziren eta hauek bakarrik lehiatu zuten Bandera eskuratzeko.
Garai hartako araudiaren arabera lehenengo jardunaldian bakoitza bere traineruarekin aritzen zen eta bigarren igandean traineruak trukatu egiten zituzten. Horrela, ekitaldi honetako bigarren jardunaldian Oriok Loiolatarrarekin trukatu zuen trainerua eta San Juanek Hondarribirekin.
Kontsolazio txandan aritu ziren Amaikak Bat eta Armada taldeek ere beraien artean trukatu zituzten. Hauen kasuan lehenengo igandeko denborek ez zuten balio eta Amaikak Bat taldeak estropada irabaziz bosgarren postua eskuratu zuen.
Parte-hartzaileak
Emaitzak
Behin betiko denborak
|
Postua
|
Elkartea
|
1. Eguna
|
2. Eguna
|
Denera
|
Diferentzia
|
1
|
Orio
|
20:17:3/5
|
19:32:0/5
|
39:49:3/5
|
-
|
2
|
San Juan
|
20:20:3/5
|
19:39:2/5
|
39:59:0/5
|
+ 0:09:2/5
|
3
|
Hondarribia
|
20:38:0/5
|
19:54:0/5
|
40:32:0/5
|
+ 0:42:2/5
|
4
|
Loiolatarra
|
20:50:0/5
|
20:10:0/5
|
41:00:0/5
|
+ 1:10:2/5
|
5
|
Amaikak Bat
|
21:20:2/5
|
20:12:2/5
|
-
|
-
|
6
|
Armada
|
21:31:2/5
|
20:28:3/5
|
-
|
-
|
Tripulazio irabazlea
- Emen Gatoxti
- Patroia: Domingo Mitxelena
- Arraunlariak: Inazio Sarasua, Luis Gaztañazpi, Santiago Arrillaga, Esteban Azkue, Joakin Fresnedo, Jose Mari Zumeta, Jose Mari Azkue, Joakin Azkue, Francisco Abaurrea, Ramon Uranga, Batista Oliden, Ramon Indo eta Inazio Oliden.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak