Pagola Nafarroa Beherea , Euskal Herria
Herrialdea Euskal Herria Lurraldea Nafarroa Beherea Estatua Frantzia Eskualdea Akitania Berria Departamendua Pirinio Atlantikoak Elkargoa Euskal Hirigune Elkargoa Barrutia Baiona Kantonamendua Bidaxunerria, Amikuze eta Oztibarre Izen ofiziala Pagolle Posta kodea 64120
INSEE kodea 64441
Herritarra pagolatar Koordenatuak 43°13′27″N 0°59′25″W / 43.2242°N 0.9903°W / 43.2242; -0.9903 Azalera 15,90 km2 Garaiera 130-648 metro Distantzia 21 km (Donibane Garazitik ) Biztanleria (2018: −5) Dentsitatea ERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km²Zahartzea[ 1] % 27,17 Ugalkortasuna[ 1] ‰ 60,51 Jarduera[ 1] % 70,59 (2011) Desberdintasuna[ 1] % 2,08 (2011) Langabezia[ 1] % 4,25 (2013) Euskaldunak % 62,2 (2010) Erabilera % 30,33 (2011)
Pagola ([paɣola] ) Zuberoako mendebaldeko (Arbaila eskualdea) eta Nafarroa Behereko ekialdeko (Oztibarre eskualdea) udalerri bat da.
Geografia
Ingurune naturala
Pagolako uhaitzak udalerria gurutzatzen du hegoaldetik iparraldera. Huraxe da Zuberoaren eta Nafarroa Beherearen arteko muga; ekialdean dituen herriko lurrak Arbaila eskualdekoak dira; eta mendebaldekoak, Oztibarrekoak , nahiz eta udalerri bakarra den.
Biduzera isurtzen den Larramendiko erreka ere igarotzen da udalerritik.
Udalerri mugakideak
Etxeak eta auzoak
Demografia
Pagola herri txikia izan da beti, baina XIX. mendearen erdialdean 450 biztanle bazituen, ondoren populazioa galduz joan zen eta XX. mendearen bukaeran 350 pertsona inguru besterik ez ziren bizi bertan.
Pagolako biztanleria
Datuen iturburua: INSEE
Politika
Alkateak
Alkatea
Agintaldia
Jean Recart
1792-1796
Jean Astaillon
1795-1796
Arnaud Etchegoyen
1796-1798
Bertrand Aguer
1798-1799
Dominique Etcheberry
1799-1801
Jean Recart
1801-1820
Jean Sallaberry
1820-1832
Joseph Etcheberry
1832-1835
Jacques Elischondo
1835-1847
Pierre Laco
1847-1874
Pierre Eraçarret
1874-1881
Pierre Barreix
1881-1884
Jean Casenave
1891-1908
Arnaud Çaldumbide
1908-1935
Pierre Urrutiaguer
1935-1959
Jean-Pierre Çaldumbide
1959-1971
Raymond Urrutiaguer
1971-1977
Michel Etcheber
1977-1989
Gabriel Lopépé
1989-2020
Pierre Etcheber
2020-2026
Garraioa
Udalerriko biztanleek Txik Txak autobus sareko eskaera bidezko garraioa erabili ahal dute astelehenetik larunbatera, Aiziritzera , Amendüzera , Arüera , Arruetara , Donapaleura , Laphizketara , Ozarainera edo Uhartehirira joateko.
Kultura
Euskara
Pagolatar Mixel Etxeber[ 2] (Ahotsak [ 3] [ 4] proiekturako)
Pagolan[ 2] Basabürüako euskara[ 4] mintzatzen da, zuberotarra .
Maskaradak
2024an, pagolatarrek Zuberoako maskaradak prestatu zituzten, lehen aldiz historian[ 5] .
Pastorala
Pagolak antolatu zuen 1982. urteko pastoral zuberotarra, Pette Basabürü izenekoa eta Junes Casenavek idatzia, eta 2019an Frantxoa Casetek idatzitako Domingo Garat pastorala .
Ondasun nabarmenak
Ama Birjinaren Jasokundearen eliza 1893koa da.[ 6]
Forte protohistorikoa aurki daiteke Mehaltzu mendi tontorrean, 648 metrotako altueran, udalerriko punturik garaienean.
Argazki galeria
Pagolatar ospetsuak
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak