Uhaitzandi ibaia udalerritik igarotzen da, bertara isurtzen den Arangorena errekarekin (12,5 km) batera (baita azken honen ibaiadarra den Abarakia erreka ere).
Urdiñarbe, antzina, Orreagako abadetxearen menekoa zen enkomienda izan zen.
Demografia
XIX. mendearen hasieran 1.000 biztanle inguru zituen Urdiñarbek. Ordutik aurrera, populazio galera etengabea izan zuen 200 urtez, eta XXI. mendearen hasieran 500 lagun inguru bizi ziren udalerrian.