BildozerentzatJean-Baptiste Orpustanek[4] euskarazko jatorrizko formaren etimologia topatzeko zokoratzen ditu Dauzat eta Rostaingen teoria (bildots hitza oinarritzat) zein Lemoinerena (latinezkoVinatius); -oz amaiera duten gehienetan bezala oinarri antroponimikoa duela uste du. Egun frantsesez erabiltzen den Viodos toponimoa agertu baino lehen[5] honako itxurak izan ditu:
Biudos (1337), Biodos (1496, Ohixen kontratuak[6]), Viudos (1690).
Onizerena azaltzeko, Orpustanek Onizmendi muino eta etxe noblearen presentzia aipatzen du. Abense-de-Bas toponimoa azaltzeko,[5] berriz, Abenssa dejus Mauleon eta Avensa (1460an eta 1496an hurrenez hurren, Ohixen kontratuak[6]) eta Beata Maria d'Abence Inferioris (1658, Oloroeko elizbarrutiaren paperak[7]).
OkzitanierazBiudòs-Avensa de Baish deritzo. Zuberoan herri askoren izenekin gertatu bezala, euskarazko jatorrizko izenetik gaskoi aldaera bat sortu zen, eta gaskoi forma horretan oinarritu zen frantsesez arautu eta ofizial bihurtu dena. Okzitanian bada herri homonimo bat, LandetakoBiudòs (frantsesez Biaudos), Baionarekin harreman handia duen Seinautze eskualdean.
Geografia
Ingurune naturala
Uhaitzandi ibaiak udalerriaren ekialdeko muga markatzen du, aipatu Urdagietaren salbuespena izan ezik; beste aldean Sohüta, Berrogaine-Larüntze eta Larrabile daude. Ibaiaren ertzean daude punturik baxuenak (120 bat m). Akharrabia[8] errekak mendebalde-ekialde norabidean antzinako bi udalerrien banaketa egiten du.
Egungo udalerriak batu ziren biren batuketa da; bakoitzak zenbait auzo ditu.
Bildoze (oraingo udalburua): biztanle gehienak herri barnean eta bere iparraldean zabaltzen den Eki Begia auzoan biltzen dira. Auzo txiki sakabanatuen artean mendebalderantz dagoen Bizkaiburu edo Uhaitzandi ondoko Uhartia.
Onizepea: kaskoaz gain hegoaldean Bildozerekiko mugan dagoen Haitz Bidea nabarmentzen da; txikiagoak: Onizmendi (gaztelua barne) eta mendebalderantz dauden Agerreberria, Aizagerria eta beste. Azkenik udalerriak Uhaitzandiren ekialdean duen lur zati bakarrean Urdagieta auzo zaharra dago.
Bildoze eta Onizepea herriak, lehenago udalerri bana zutenak, 1842an batu ziren udalerri bakarra osatzeko.
Ekonomia
Udalerriko ekonomia tradizionala laborantzan dago oinarritua (abelazkuntza, belardiak). Hala ere, Maulerekiko hurbiltasunak[10] sektore industrialaren garapena ere ekarri du, batez ere tailer eta lantegi txikiak[11].
Demografia
Bildoze eta Onizepea XIX. mendean udalerri bakarrean batu zirenetik, biztanle kopurua 700 ingurukoa izan da. Kopururik handiena 1980ko hamarkadan erdietsi zen, 900 biztanleen maila gaindituta. XXI. mendean berriro 700 biztanleetara jaitsi zen populazioa.
↑ abXV. mendekoZuberoako notarioa zen Ohixen kontratuak - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
↑XVII. mendea - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
↑AccarabieCassiniren mapan eta Recalt (Errekalte, Errekarte) Paul RaymondenDictionnaire topographique du département des Basses-Pyrénées, 1863.
↑Philippe Veyrin, "Les Basques", 156. orr. Arthaud, 1975, ISBN 2-7003-0038-6 . Jatorrizko testuak honela zioen: "c'est au village de Viodos que de tout jamais en ça les habitants de Soule ont mis et tiennent les escrits de leurs privilèges, qui y sont serrés en l'église, dans un endroit de la muraille à ce destiné et qui se ferme à sept clefs, qui sont gardées par les sept dégans du païs, chascun en ayant une"