XIX. mendearen erdialdean bi herriek bat egin ondoren, bertako biztanle kopurua 500 ingurukoa zen. Kopuru horretan mantendu izan da azken 200 urteetan.
Ezpeizeko eliza, San Martini eskainita, monumentu izendaturik dago 1925. urtetik aurrera. Zuberotar estiloko kanpandorre trinitarioa du. 2007. urteko zaharberritze lanekin, nabe nagusiko sabaian XVII. mendeko marrazkiak aurkitu zituzten. Ezpeizeko elizaren zeinutegia okerra dago eta kondairak dio lamiek egina izan zela.[5]