Sohüta Zuberoa , Euskal Herria
Armarria
Herrialdea Euskal Herria Lurraldea Zuberoa Estatua Frantzia Eskualdea Akitania Berria Departamendua Pirinio Atlantikoak Elkargoa Euskal Hirigune Elkargoa Barrutia Oloroe-Donamaria Kantonamendua Euskal Mendialdea Izen ofiziala ChérauteAuzapeza Maite Letxauregi(2020-2026) Posta kodea 64130
INSEE kodea 64188
Herritarra sohütar Ezizena jente herrestak, serora bühürtiak eta jente bankarrotak Azalera 35.26 Garaiera 127 – 558 Biztanleria 1.085 (2018: −9) Dentsitatea 31,2 biztanle/km² Zahartzea[ 1] % 26,35 Ugalkortasuna[ 1] ‰ 76,16 Jarduera[ 1] % 68,99 (2011) Desberdintasuna[ 1] % -2,07 (2011) Langabezia[ 1] % 2,69 (2013) Euskaldunak % 50,54 (2010) Erabilera % 18,58 (2011) Webgunea http://www.cheraute.fr/
Sohüta ([s̺ohyta] ) Zuberoako iparraldeko udalerri bat da, Pettarra eskualdekoa. 2008an 1.161 biztanle izanik, Zuberoako bigarren udalerri populatuena da, Maule-Lextarreren ondoren.
Izena
Euskarazko izen zaharra Soroeta zen, hau da, «soroz beteriko lekua».
Frantsesezko Chéraute haren izenak[ 2] itxura hauek izan ditu:
Okzitanieraz Sherauta du izena.
Geografia
Ingurune naturala
Haranbeltzeko baso ko (Sohütako basoa ere deitua) zati bat udalerriko lurretan dago.
Hidrografia
Udalerria honako errekek zeharkatua da:
Etxeak eta auzoak
Zelhaia
Othegi
Hoki
Larrebürüa
Xuriketa
Latsordokia
Eztebe
Udola
Etxeberrigarai
Tontor
Capou
Mizpira
Auzo
Pataza
Gaztelua
Etxebarre
Tourounet
Iratzezabala
Eliza
Udalerri mugakideak
Sohütak mugakide ditu Mitikile-Larrori-Mendibile iparraldean; Mitikile-Larrori-Mendibile eta Ospitalepea , ipar-ekialdean; Barkoxe , ekialdean eta hego-ekialdean; Arrokiaga , hegoaldean; Maule-Lextarre , hego-mendebaldean; Bildoze-Onizepea , mendebaldean; eta Berrogaine-Larüntze , ipar-mendebaldean.
Historia
Sohüta Zuberoako bizkonderriaren meneko baroierria izan zen.[ 2]
Ekonomia
Udalerriko ekonomia laborantzan (abelazkuntza, belardiak) eta artisautzan (espartingintza ) oinarrituta dago.
Demografia
XIX. mendearen lehen erdialdean 1.500 biztanle izatera iritsi bazen ere, ondoren 1.100 biztanleren inguruan kokatu zen populazioaren tamaina, eta neurri horretan izan da XXI. mendea arte.
Sohütako biztanleria
Datuen iturburua: INSEE
Politika
Herriko etxea.
Azpiegiturak
Hezkuntza
Sohütak ikastola bat eta lizeo bat, "Pays de la Soule"[ 9] izenekoa, ditu.
Kultura
Sohütako Jean Pierra Behocaray[ 10] (Ahotsak [ 11] proiekturako)
Euskara
Zuberera bertako berezko euskalkia da, Pettarrako aldaera[ 12] [ 13] zehazki, eta gaur egun herrian ikastola eta bertso-eskola bana ditugu.
Ondasun nabarmenak
Argazki galeria
Sohütar ospetsuak
Erreferentziak
Kanpo estekak
Joseba Aurkenerena: Sohütako maskaradak eta bühamina paregabeak[1]