Maule, gaztelu-gotorleku bat zuen muino baten magalean garatu zen. Hasiera batean, Akitaniako bizkonderriaren menpe egon zen, eta Maule izenaz 1050-1070. urteen bitartean sortu zen.
"Lextarre" toponimoa,[2] berriz, itxura hauek ditu: lo noguer de Lixarre, hau da lieu d'assemblée judiciaire sous un noyer edo "intxaurrondo baten menpean egiten zen batzar judizialaren lekua" (1385, Duchesne Bilduma CXIV Liburukia[7]),
Sent-Johan de Lixare eta la font de Sent-Johan de Lixare edo "Donibane-Lextarreko iturria" (1470 eta 1481 hurrenez hurren, Ohixen kontratuak[6]),
Lixarra (1508, Baionako kapitulua[5]) eta Lixarre (1650).
Uhaitzandi ibaiak, Oloroeko ibaiaren ibaiadar nagusia dena, udalerria zeharkatzen du.[8] Bere ibaiadarrak diren Urgorri, Lako eta Manga errekek ere gauza bera egiten dute.
1449 urtean Gaston IV.a Foixkoak herria setiatu eta harrapatu zuen. Hala ere, hogei urte geroago mauletarrak altxatu eta gainditu egin zuten, aske geratuz. XVI. mendean Beltzuntze familia egon zen agintean.
Maule, Zuberoako hiriburua
Paul Raymondek[2] Maule gazteluzainak, erregearen baile eta Zuberoako administrazioa zituela aipatu zuen.
1841komartxoaren 19an Maule eta Lextarre herriak batu eta Maule-Lextarre udalerria osatu zuten.
Lextarreko Gortea
Lextarren Zuberoa osoko epaitegi gorena zegoen, "Lextarreko Gortea" izenekoa.[2] Epaitegi honen erabakiak Akizeko Auzitegietan eta Guianakosénéchal aurrean apelatu zitezkeen.
"Lextarreko Gortea" osatzen zuten epaileak Mauleko gazteluzaina, Zuberoako hamar ahaldunak edo potestats eta kapareak ziren. Zuberoako ohituraren arabera,[9]1520an hauek ziren hamar ahaldunak:
«
au pays de Sole son dets potestats, es assaver : lo senhor deu Domec de Lacarri, lo senhor de Bimeinh de Domasanh, lo senhor deu Domec de Sibas, lo senhor de Olhaibi, lo senhor deu Domec d'Ossas, lo senhor d'Amichalgun de Charri, lo senhor de Genteynh, lo senhor de la Sala de Charrite, lo senhor d'Espes et lo senhor deu Domec de Cheraute. Los quoaus son tenguts de venir a tout le menhs de oeitene a oeitene a la Cort de Lixare tenir cort ab lo Capitaine Castellan.
1840 hamarkadan, Maulek eta Lextarrek bat egin zutenean, 1.500 biztanle ingurukoa zen bertako populazioa. Goranzko joera izan zuen XX. mendearen bigarren erdialdera arte eta 4.500 biztanleen maila gainditu zuen. 1960ko hamarkadatik aurrera, ordea, biztanle galera hasi zen eta XXI. mendearen bigarren hamarkadan 3.000 biztanle zituen.
Maulek hiru haur hezkuntza, eskola publiko bat (Argia), eskola pribatu bat (Saint-François), lizeo pribatu bat (Saint-François), lizeo publiko bat (Champo[11]) eta nekazaritza eskola pribatu bat (Zuberoako Laborantza Lizeoa) ditu.
Mauleko jaiak uztailaren 14an ospatzen dira. Festa hauei Pierre Bordazarrek ospea eman zien "Les Fêtes de Mauléon" bere abestiari esker[12]. Lau egunez, hainbat ekintza egiten dute: pilota, musika, dantza, fanfarreak, zezensuzkoak, gaztelutik botatako su artifizialak, eta abar.
Zinka Bizirik Elkartea
Zinka ostatuan zuzeneko kontzertuak izaten dira asteburu askotan. Talde ez hain ezagunak eta ezagunak txandakatzen dituzte, musika estilo anitzekoak. Urtean zehar taldeen erdiak euskaldunak izatea dute helburu[13].
Bertsolaritza
Bertso Txapelketetako saioak ohikoak izaten dira Maulen. Iparraldeko hainbat txapelketa desberdinetako kanporaketak bertan izateaz gain Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoak ere jokatu izan dira 2013 eta 2017an.