Etxebarreko Ezpeldoi etxe aurrean disko formako antzinako hilarri batek oroitarazten digu Bereterretxeren heriotza, Bereterretxeren khantoria abesti ezagunean azaltzen dena. Abestia Mikel Laboak1964an eginiko bertsioagatik egin zen ezaguna Zuberoatik kanpo.
Hilarriak 60 cm-ko altuera, 11 cm-ko sakonera eta 38-39 cm-ko diametroa ditu. Alde batean gurutze bat eta bertzean gizaki bat ditu. [4]
Bereterretxeren khantoriazubererazko balada herrikoi bat da, Zuberoako herriak belaunaldiz belaunaldi egun arte kantatu duena. Ahozko tradizioan mantendu da eta Jean Salaberrik jaso zuen idatziz lehen aldiz, Chants populaires du Pays Basque liburuan (1870). Haatik, balada bera XV. mendekoa litzateke, eta adituek kantorean deskribatzen diren gertaerak 1434-1449 urteen artean kokatzen dituzte.