Maiatz
- Maiatz terminoaren beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Maiatz (argipena)»
| << | Maiatza | >> | ||||
| Al | As | Az | Og | Or | Lr | Ig |
| 1 | 2 | 3 | ||||
| 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
| 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
| 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
| 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |
| 2026 | ||||||
Maiatza, batzuetan hostaro edo loraila, gregoriotar egutegiaren urteko bosgarren hila da eta hogeita hamaika egun ditu. Ipar Hemisferioan udaberriari dagokion hila da, eta udazkenari Hego Hemisferioan.
Iritsi zaigun Kalendrera euskarazko egutegi antzinakoenean (1571koa), Joanes Leizarragak lehenetsi zuen Maiatza forma.
Ospakizunak
- Maiatzaren 1a: Langileen Nazioarteko Eguna, mundu mailan langileen mugimenduak ospatzen duen jai eguna.
- Maiatzaren 5a: Mexikok Pueblako gudua ospatzen dute, mexikarrek frantziarren aurka borrokatu zutenekoa.
- Maiatzaren 5a: Askapenaren Eguna Herbehereetan, Alemaniaren okupazioaren amaiera ospatuz.
- Maiatzaren 5a: Haurren Eguna Japonia eta Korean.
- Maiatzaren 9a: Europaren Eguna ospatzen da, Schuman Adierazpena gogoratuz.
- Maiatzaren 10a: Mexikon, Amaren Eguna.
- Maiatzaren 12a: Erizainen Nazioarteko Eguna.
- Maiatzaren 15a: Paraguaik Espainiarekiko independentzia ospatzen du.
- Maiatzaren 15a: Mexikon, irakasleen eguna.
- Maiatzaren 17a: Norvegiako Konstituzioaren Eguna.
- Maiatzaren 25a: Argentinan, Maiatzeko Iraultza ospatzen dute.
- Maiatzaren 30a: Nikaraguan, Amaren Eguna.
Egun finkorik gabekoak
- Amaren Eguna:
- Maiatzeko lehen igandean: Hego Euskal Herrian, Espainian, Hungarian, Lituanian eta Portugalen.
- Maiatzeko bigarren igandean: Alemanian, Angillan, Aruban, Australian, Austria, Bahametan, Barbadosen, Bangladeshen, Belgikan, Belize, Bermudan, Bonairen, Brasilen, Brunein, Kolonbian, Kuban, Kroazian, Curaçaon, Danimarkan, Ekuadorren, Eslovakian, Estatu Batuetan, Estonian, Filipinetan, Finlandian, Grezian, Grenadan, Hegoafrikan, Herbehereetan, Hondurasen, Hong Kongen, Islandian, Indian, Italian, Jamaikan, Japonian, Kanadan, Letonian, Maltan, Malaysian, Perun, Puerto Ricon, Singapurren, Suitzan, Surinamen, Taiwanen, Trinidad eta Tobagon, Turkian, Txekiar Errepublikan, Txilen, Uruguain, Venezuelan, Zeelanda Berrian eta Zimbabwen.
- Maiatzeko azken igandean: Ipar Euskal Herrian, Frantzian eta Maurizion; egun horrek mendekoste egunarekin bat egiten badu, ordea, ekaineko lehen igandera mugitzen da ospakizuna.
- Maiatzeko azken igandean: Bolivian, Haitin, Suedian, Marokon, Tunisian eta Aljerian.
- Maiatzeko lehen asteartean: Asmaren Mundu-mailako Eguna.
- Budismoak Vesak ospatzen du hil honetako ilargi betearekin batera.
Ikus gainera
Kanpo estekak
| Urteko hilak | ||
|---|---|---|
|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua | ||
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.